[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Tadoussac (Quebec)

Koordenatuak: 48°09′00″N 69°43′00″W / 48.15°N 69.7167°W / 48.15; -69.7167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tadoussac
Quebec Quebeceko herria
Tadoussac is located in Quebec
Tadoussac
Tadoussac
Tadoussac (Quebec)
Banaketa administratiboa
Estatua Kanada
Probintzia Quebec
EskualdeaCôte-Nord
KEULa Haute-Côte-Nord
Koordenatuak48°09′00″N 69°43′00″W / 48.15°N 69.7167°W / 48.15; -69.7167
Datu geografikoak
Azalera53,98 km2
Biztanleria814
Aldaketa 2011-2020 -%4.4
Dentsitatea15,06 bizt/km2

Tadoussac Quebeceko udalerri bat da, Kanadan. Côte-Nord eskualdean kokatuta dago, eta horren barruan dagoen La Haute-Côte-Nord konderriko eskualde udalerria da.. 2011ko zentsuaren arabera, 813 biztanle zituen 53.98 kilometro koadroko azaleran.

Saguenay fiordoaren San Laurendi itsasadarreko bokalean dago. Quebeceko egungo herri zaharrentzat hartzen da. Jacques Cartierrek aipatu zuen 1534ko bere itsas ibilaldian. Ordurako, euskaldunak eta bretoiak aipatzen zituen San Laurendi golkoan arrantzan eta merkataritzan.

1580rako bertan bazen larru salerosketarako postu egonkor bat, eta Champlainek euskaldunak aurkitu zituen bertan, XVII. mende hasieran heldu zenean. Tadoussac euskaldun baleazaleen finkalekua ere bazen, bertan arrantzan arituz. Euskaldunen finkalekua, zehazki, Saguenay ibai aldeko badiaren ertzean kokatzen zen. Euskal arrantzale horiek Champlainen kontra altxa ziren 1608ko uztail-abuztuan.










Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]