[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Todoque

Koordenatuak: 28°37′09″N 17°54′17″W / 28.6192°N 17.9047°W / 28.6192; -17.9047
Wikipedia, Entziklopedia askea
Todoque
biztanle entitate bakarra
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaSanta Cruz Tenerifekoko probintzia
Uharte bolkanikoLa Palma
UdalerriaLos Llanos de Aridane
Geografia
Koordenatuak28°37′09″N 17°54′17″W / 28.6192°N 17.9047°W / 28.6192; -17.9047
Map
Demografia

Todoque Kanarietako herri bat zen, Los Llanos de Aridane udalerriko gune populatua, La Palma uhartearen hego-mendebaldean kokatua. Hiru auzo zituen: Todoque, Los Pasitos eta Todoque de Arriba. 2021eko erupzio bolkanikoaren ondorioz, labaren azpian lurperatuta geratu zen.

XV. mendearen amaieran, Gaztelaren kolonizazioaren garaira arte, Tihuyako guantxe kantoiaren zatia zen eremu hau. Tedote izen guantxean du jatorria izenak, eta 20. mendera arte Tedoque idazten zen. Ten- forma dago jatorrian, mendi idorra (landarediarik gabea), kono bolkaniko huts eta landarerik gabe bat dagoelako bertan, Montaña de Todoque deritzona.[1]

La Palmako 2021eko erupzio bolkanikoak zuzenean eragin zion herriari. Ekialdeko maldetatik isuritako laba ibaiek erditik zatitu zuten Todoque, eta suntsitu egin zituen erdigunea, eliza (San Pio X.arena), eskola, osasun zentroa, hainbat etxe, errepideak eta banana haztegiak.[2][3] Montaña de Todoque mendia inguratuz itsasoraino, mendebalderaino, iritsi zen labak eragindako zatiketa. La Palma uhartearen mendebaldean, ipar/hego zatiketa erabatekoa gertatu zen, ondorioz, Todoqueren parean. Erupzioaren garaian 1.200 biztanle inguru zituen Todoquek, eta denak ebakuatu behar izan zituzten.[3]

2021eko urriaren 10ean, Todoque laba azpian guztiz lurperatuta gelditu zen.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Cruz, Pedro Nolasco Leal. (2008). «Toponimia y antroponimia benahoarita: Tres historias benahoaritas de Abreu Galindo mal interpretadas» Revista de estudios generales de la Isla de La Palma (4): 377–424. ISSN 1698-014X. (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).
  2. (Gaztelaniaz) «La Palma: La lava del volcán arrasa también el colegio de Todoque» okdiario.com 2021-09-28 (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).
  3. a b (Gaztelaniaz) «La lava arrasa la iglesia, el ambulatorio y otros edificios de Todoque» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Todoque, sepultado por completo bajo la lava: la nueva colada arrasa con lo que se iba salvando de la erupción» www.lasexta.com 2021-10-11 (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]