Wish You Were Here
Wish You Were Here | |
---|---|
Pink Floyden albuma | |
Sortzailea(k) | Hipgnosis |
Egilea(k) | Pink Floyd |
Argitaratze-data | 1975 |
Izenburua | Wish You Were Here |
Ekoizpen lekua | Erresuma Batua |
Banatze bidea | LP eta musika-streaming |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Rock progresiboa, art rock eta experimental rock (en) |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 44:28 minutu |
Grabazioa | Abbey Road Studios (en) |
Diskoetxea | Harvest (en) |
Zatiak | 5 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Pink Floyd's albums in chronological order (en) Pink Floyd studio albums discography (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Gilmour |
Historia | |
Jasotako sariak | SNEP diamond album (en) |
Wish You Were Here Pink Floyd taldearen bederatzigarren diskoa da, 1975. urtean sortua. The Dark Side of the Moon disko arrakastatsuaren ondoren (1973) bi urte pasatu ziren "Wish you were here" kaleratu arte, taldeak produktu berria tentuz zaindu nahi baitzuen. Emaitza, hala ere, aurreko lanarena baino apalagoa izan zen kritikoen ustez, "The Dark Side of the Moon" gainditu nahi izatea ez baitzen erronka samurra.
Diskoa taldearen partaide ohiari, Syd Barretti, egindako omenaldia da. "Shine on you Crazy Diamond"en hitzek, oso kriptiko eta ilunak, Barretten buruko osasun arazoak gogoratzen dituzte; "Wish You Were Here"k, berriz, lagun zaharraren hutsunea gogora ekartzen du. Zazpi urte pasatu dira Barrettek taldea utzi zuenetik (edo utziarazi zutenetik), baina taldekideengan utzitako eraginak bizirik zirauen, antza.
"Wish You Were Here"n Pink Floydek perfekzioa bilatzen du, aurreko lana ("The Dark Side of the Moon") hobetu nahian. Horretarako, lan berriak toki gutxi uzten dio inprobisazioari, diskoan dena baita oso neurtua. Soinua inoiz baino garbiagoa da, inoiz baino gardenagoa. Diskoak sortzen duen atmosfera lasaigarria da guztiz, "rock kosmikoaren" gailurra. Horrek ez du esan nahi, ordea, gai batzuetan rock gogorragoa agertzen ez denik ("Welcome to the Machine"n eta "Have a Cigar"en, esate baterako).
"Shine on you Crazy Diamond" da diskoaren pieza nagusia, 9 zatitan banandua. Taldeko lana da, Nick Masonen ekarpena apalagoa bada ere. Lehenengo hiru zatietan soinu lasaigarria da nagusi; 6. eta 7. zatiek, berriz, erritmo aldaketa nabarmenak dituzte, ondo landuak eta gauzatuak klimaxera iritsi arte.
Diskoak salmenta arrakasta lortu zuen erraz, kaleratu bezain laster lehenengo postura heldu baitzen Erresuma Batuko zein Estatu Batuetako disko zerrendetan. Kaleratu eta hilabete batean, milioi bat ale salduak ziren. Arrakasta azkar honen erantzulea, dudarik gabe, aurreko lana izan zen ("The Dark Side of the Moon"), horrek eragin baitzuen lan berriarekiko ikusmin itzela.
Kantu zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Shine On You Crazy Diamond" (I-V zatiak) (13:40)
- "Welcome to the Machine" (7:31)
- "Have a Cigar" (5:08)
- "Wish You Were Here" (5:34)
- "Shine On You Crazy Diamond" (VI-IX zatiak) (12:31)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pink Floyd | ||
---|---|---|
David Gilmour • Rick Wright • Nick Mason Diskografia: Estudiokoak: The Piper at the Gates of Dawn (1967) • A Saucerful of Secrets (1968) • Ummagumma (1969) • More (1969) • Atom Heart Mother (1970) • Meddle (1971) • Oscured By Clouds (1972) • The Dark Side of the Moon (1973) • Wish You Were Here (1975) • Animals (1977) • The Wall (1979) • The Final Cut (1983) • A Momentary Lapse of Reason (1987) • The Division Bell (1994) Zuzenekoak: Delicate Sound of Thunder (1988) • P•U•L•S•E (1995) • Is There Anybody Out There? The Wall Live 1980-81 (2000) Bildumak: Relics (1971) • A Collection of Great Dance Songs (1981) • Echoes (2001) |