While begizta
Itxura
While begizta programazio egituratuan lengoaia gehienek erabiltzen duten begizta bat da, baldintza bat betetzen den bitartean bere edukia exekutatzea helburu duena.
Sintaxia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pseudokodez idatzitako kodea honakoa liteke:
(baldintza) betetzen den bitartean (begiztaren edukia) begiztaren itxiera
- Baldintzak balio boolear bat bueltatzen duen aldagai edo adierazpen bat izan beharra dauka.
Lengoaia batzuen berezitasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lengoaia batzuetan boolearrak ez diren balioak ere erabil daitezke baldintza bezala; esate baterako, 0 bueltatzen badu baldintza betetzen ez dela kontsideratzen da, eta betetzen dela beste kasu guztietan.
Adibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]C programazio lengoaian idatzitako adibidea:
int Tekla = 0; while (Tekla == 0) { Tekla = readkey(); /* Tekla bat irakurtzen du */ }
Adibide honetan programa itxaroten geldituko da erabiltzaileak tekla bat sakatu arte; orduan, aurrera jarraituko du.