Wayne Gretzky
Wayne Douglas Gretzky (Brantford, Ontario, Kanada, 1961eko urtarrilaren 26a) Kanadako izotz hockey jokalari profesional ohia da. Garai guztietako izotz hockey jokalari onenatzat hartzen da. [1]
Haur prodigioa, 1978an profesional bihurtu zen 17 urte zituela Munduko Hockey Elkartean (WHA), eta gero NHLko ibilbide luzea egin zuen. Denboraldi erregularreko 40 errekor, 15 kanporaketa errekor izan zituen, 4 Stanley Kopa irabazi zituen Edmonton Oilers-ekin, 9 Hart trofeo eta 10 Art Ross trofeo irabazi zituen. Denboraldi batean 200 puntutik gora dituen jokalari bakarra da.
1999an jokatzeari utzi eta Kanadako izotz hockey taldeko zuzendari exekutiboa izan zen 2002ko Salt Lake Cityko Olinpiar Jokoetan. Phoenix Coyotes-en jabea ere bihurtu zen 2000an eta 2004-05 denboraldian NHL itxi ondoren haien entrenatzaile bihurtu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wayne Gretzky Rick Reillyrekin (1990). Gretzky: An Autobiography. Edward Burlingame Book. ISBN 0-06-016339-9
- Wayne Gretzky, John Davidson eta Dan Diamond. 99: My Life in Pictures. ISBN 0-920445-67-5
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wayne Gretzky - webgune ofiziala
- Wayne Gretzky-en sekzioa NHL.com-en
- Kanadako nabarmenak
- Armstrongek Gretzkyren inspirazioa hartzen du
- Canadako ordena
- United Athletes Magazine Gretzkyren gaitasun fisikoak.
- CBC Digital Archives – Wayne Gretzky handia
- kirol ikonoa
- SLAM! Presents Wayne Gretzky
- Wayne Gretzky
- Wayne Gretzkyri buruzko datu eta bitxikeriak