[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Wormseko dieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lutero Wormseko dietan

1521eko Wormseko dieta[1] (alemanez: Reichstag zu Worms) Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzeen biltzarra izan zen.

Wormsen (Alemania) egin zen, 1521eko urtarrilaren 28tik maiatzaren 25era, Karlos V.a enperadoreak deitua. Bertan Luterok ez zuen bere dotrina ukatu eta Inperiotik erbesteratzera kondenatu zuten, haren obrak suntsitzea eta Elizaren ondasunak itzultzea agintzeaz batera. Halaber, Karlos V.ak bere anaia Fernandori zenbait lurralde eman zizkion (Austria, Estiria, etab.) eta Gaztelako komunitateetan matxinatu guztiak traidoretzat hartu zituzten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]