Red Sparrow
Red Sparrow (euskaraz Txolarre Gorri) 2018ko Francis Lawrence estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako espioitza thriller film bat da. Jason Matthews idazlearen 2013ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Jennifer Lawrence, Joel Edgerton, Matthias Schoenaerts, Charlotte Rampling, Mary-Louise Parker eta Jeremy Irons aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dominika Egorova (Jennifer Lawrence) "txolarre" bat izateko erreklutatua izan den errusiar neska gazte eder bat da, alegia, Errusiar Segurtasun Zerbitzuak espioi erakargarria izateko heziketa berezia jasoko du. Dominikak bere gorputza arma gisa erabiltzen ikasiko du, baina entrenamendu prozesu latzean zehar bere nortasun zentzua gortzeko ahaleginduko da. Sistema bidegabe baten barnean bere berezko indarra topatuko du, eta txolarre programaren kide bikainenetako bat bezala agertuko da. Bere lehen jomuga Nate Nash (Joel Edgerton) izango da, Errusiar Inteligentzian estatubatuarren infiltrazio sakon bat zuzentzen duen CIAko funtzionaria. Bi agente gazteak elkarren arteko erakarpen eta engainu nahas-mahas batean barneratuko dira, beren espioi ibilbideak, leialtasunak eta bi herrialdeen segurtasuna kolokan jarriz.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jennifer Lawrence: Dominika Egorova
- Joel Edgerton: Nate Nash
- Jeremy Irons: Vladimir Andreievich Korchnoi jenerala
- Matthias Schoenaerts: Ivan Dimitrevich Egorov
- Charlotte Rampling: "Emagina", Txolarre Eskolako zuzendaria
- Mary-Louise Parker: Stephanie Boucher, AEBetako senatariaren taldeburua
- Joely Richardson: Nina Egorova, Dominikaren ama
- Thekla Reuten as Marta Yelenova, Txolarrea
- Sergej Onopko: Simyonov, errusiar espioia
- Ciaran Hinds: Alexei Ivanovich Zyuganov kolonela
- Bill Camp: Marty Gable
- Hugh Quarshie: Simon Benford
- Sakina Jaffrey: Trish Forsyth
- Douglas Hodge: Maxim Volontov
- Sasha Frolova: Anya
- Kristof Konrad: Dimitri Ustinov
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2018ko filmak
- Francis Lawrencek zuzendutako filmak
- Jennifer Lawrencek antzeztutako filmak
- Joel Edgertonek antzeztutako filmak
- Jeremy Ironsek antzeztutako filmak
- Matthias Schoenaertsek antzeztutako filmak
- Sergei Poluninek antzeztutako filmak
- Kristof Konradek antzeztutako filmak
- Ciarán Hindsek antzeztutako filmak
- Joely Richardsonek antzeztutako filmak
- Mary-Louise Parkerrek antzeztutako filmak
- Charlotte Ramplingek antzeztutako filmak
- Douglas Hodgek antzeztutako filmak
- Thekla Reutenek antzeztutako filmak
- Sakina Jaffreyk antzeztutako filmak
- Sebastian Hülkek antzeztutako filmak
- Bill Campek antzeztutako filmak
- Hugh Quarshiek antzeztutako filmak
- Joel de la Fuentek antzeztutako filmak
- Steven Zaillianek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Espioitza filmak
- Thrillerrak
- Errusiar mafiari buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Moskun girotutako filmak