[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Raskol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikita Pustosviat. Sinesmenaren inguruko eztabaida (tartean daude Joakin patriarka eta Sofia Alekseievna, 1682ko uztailaren 5a). Vasili Peroven lana (1880-81).

Raskol (errusieraz: раскол, rɐˈskol, "zatiketa" edo "zisma") XVII. mendearen erdialdean, Errusiako eliza ortodoxotik bereizi zen izen bereko taldeko kidea izan zen. 1654. urtean Nikon aitagoiak Errusiako elizaren liturgia berritu zuen; zenbaitentzat berrikuntzak mendebalaren eraginaren ondorioa ziren eta tradizioaren aurkakoak, beraz, eta, hala, zisma gertatu zen. Zismaren ondoren raskolnikiak bi taldetan banatu ziren: popovtsiak, elizaren hierarkiaren aldekoak, eta bezpopovtsiak, elizaren hierarkiaren aurkakoak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]