[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Glenfinnan

Koordenatuak: 56°52′15″N 5°26′47″W / 56.8708°N 5.4464°W / 56.8708; -5.4464
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ranochan» orritik birbideratua)
Glenfinnan
Dòrnach
Gleann Fhionghain
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Geografia
Koordenatuak56°52′15″N 5°26′47″W / 56.8708°N 5.4464°W / 56.8708; -5.4464
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01397
Ordu eremuaUTC±00:00
glenfinnan.org.uk

Glenfinnan (Eskoziako gaeleraz: Gleann Fhionghain) Eskoziako Highland eskualdeko mendebaldean dagoen udalerri bat da. Lochaber eremu edo barrutian dago, Fort Williametik 28 kilometro mendebaldera.

Gaelerazko Gleann Fhionghain izenak "Finnan harana" esan nahi du, izan ere haranaren erditik Finnan ibaia pasatzen baita.

1745ean bertan hasi zen Jakobiten matxinada, Charles Edward Stuart printzeak Shiel aintziran estandartea altxatu zuenean. Zortzi hilabete iraun zuen matxinadak Cullodengo guduan porrota izan zuen arte. Ondoren Highland Clearances (Highlandetako garbiketa) etorri zen eta lurraldea hustu egin zen. 1815ean, jadanik arriskurik ez zenean monumentua eraiki zen gertatutakoa gogoratzeko. Goian soldadu highlandar baten eskultura dago.

1897 eta 1900 artean trenak Finnan ibaia zeharkatu ahal izateko biaduktoa eraiki zen, Glenfinnan biaduktoa, hainbat filmeri esker mundu mailan famatu bihurtu dena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]