Remiro Santxitz Iruñekoa
Remiro Santxitz Iruñekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Monzón, 1070 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Nafarroako Erresuma Aragoiko Erresuma |
Heriotza | ezezaguna (953/954 urte) |
Familia | |
Aita | Antso Gartzeitz Iruñekoa |
Ama | Constanza de Maranon |
Ezkontidea(k) | Kristina Rodriguez (1098 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Ximeno etxea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nafar-aragoiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gudaria |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehenengo Gurutzada |
Remiro Santxitz[1][oh 1] edo Remiri Sanoitz[2] (latinez: Redmiro in Monteson; Monzón, 1064 eta 1075 artean[3][4] - 1115/6ko otsaila), Monzóngo jauna izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Antso Gartzeitz Iruñekoa izan zuen, Gartzia IV.a Santxitz erregearen sasikumea, eta ama Konstantza. Haren sasianaia Antso Peñalengoa 1076an erail zutenean, aita, orduan Uncastilloko eta Zangozako jauna zena, Aragoiko Erresumaren alde atera zen.
Lehenengo Gurutzada parte hartu zuen, eta 1099an Jerusalemgo setioan Betzatako urmaelan borrokatu zen.[5]. Jerusalemdik Gurutze Santuaren ezpal bat eta San Lukasek zizelkaturiko Ama Birjinaren eskultura bat ekarri eta La Divisa izeneko zaldun-ordena sortu zuen. Castrillo del Valeko San Pedro de Cardeña monasterioan sartu zen. Erlikiak gurtzeko baseliza bat eraikitzea eskatu zuen testamentuan. Horiek horrela, haren seme Antso Ramiritzek eta Petri Birila Cardeñako abadeak lanari ekin zioten, eta 1136rako Santa María de La Piscina baseliza eraikita zegoen. Betzatakoaren omenez, de La Piscina deitura hautatu zuten.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1098 eta gero, Cid Campeadorren alaba Kristinarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten:
- Gartzia, Nafarroako erregea 1134-1150 bitartean.
- Alfontso , Castroviejoko jauna.
- Elbira (1164an hila), Errodrigo Manzanedokoarekin ezkondu zena.
- Antso Igerilekukoa, Urizaharra, Arellano eta Puellesko jauna.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaraz Antso ponte-izena eta jatorriz erdaratikakoa zen Santxo aldaera ditugu. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideekin, Antsotik *Antsoitz egin behar zen, baina azken aldaera hau tradizioan ez da dokumentatu. Euskal Herriko erdarazko izkribuetan ugari aurkitzen ditugun patronimikoak Santxitz eta Sanoitz dira, hauen aldaerekin batera. Jatorrizko Sanso ponte-izenetik eta Sansoitz patronimikotik, euskarak izan dituen aldaketa fonetiko ezagunen bitartez, Antso eta Sanoitz sortu ziren (Ikus Antso). Hala eta guztiz ere, Euskaltzaindiaren 192. arauan Antsoren patronimikotzat Santxitz hobetsi zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .
- ↑ Nahiz eta Euskaltzaindiaren izendegian Remiri izena ez den ageri, Remiritz deitura bildu da. Remiri izena Erdi Aroko dokumentazioan aurkitzen da, eta baita Remiritegui edo Herremiritegui euskal leku-izenean.
- ↑ Biografía de Ramiro Sánchez (infante de Navarra).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Genealogía de los reyes de Navarra y Aragón.
- ↑ .