Antsa Iruñekoa (XII. mendea)
Antsa Iruñekoa (XII. mendea) | |
---|---|
Bizitza | |
Heriotza | 1176 |
Familia | |
Aita | Gartzia V.a Ramiritz |
Ama | Urraka Gaztela eta Leongoa |
Ezkontidea(k) | Gaston V.a Biarnokoa Pedro Manrique de Lara (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Antsa Iruñekoa (1148–1176) Iruñeko Erresumako infanta izan zen.
Aita Gartzia V.a Nafarroakoa eta ama Urraka Gaztela eta Leongoa izan zituen. 1165ean Gaston V.a Biarnokoa bizkondea ezkondu zuen. Azken hau 1170ean hil ondoren, Petri Manrike Molinako jauna eta Narbonako bizkondea ezkondu zuen 1173an eta Emeriko IV.a bizkondearen ama izan zen.[1]
Bearnoko kondaira baten arabera, 1170ean Gaston V.a hil zenean, jendaurrean Antsa Nafarroakoa alarguna seme jaioberria hil egiteagatik salatu zuten. Antso VI.a Nafarroakoa erregeak, Antsaren neba, bere errugabetasuna edo erruduntasuna erabakitzeko uraren proba eman zuen epai.
Ordali edo Jaungoikoaren epaiketa Salbaterra Bearnoko zubi nagusian egitea erabaki zuten eta 3.000 lagun bildu ziren zubi ondoan. Antsa, eskuak eta oinak loturik zituela, uhaitzera bota eta, ur-lasterrak ertzen utzi zuen. Jendetzak Antsaren errugabetasuna aitortu eta, Ama Birjinaren laguntza hel egin zuenez, Antsak soingaineko bat brodatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez de Mora, Antonio. (2003). La nobleza castellana en la plena Edad Media: el linaje de Lara. Tesis doctoral. Universidad de Sevilla. Sevilla, 328 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Nafarroako Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |