[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ramón Ormazabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramón Ormazabal
Bizitza
JaiotzaIrun, 1910
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1982ko uztailaren 5a (71/72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Partidu Komunista

Ramón Ormazabal Tife (Irun, Gipuzkoa, 1910Bilbo, Bizkaia, 1982ko uztailaren 5a) gipuzkoar politikari komunista izan zen. EPK alderdiko presidentea izan zen 1977tik.

Roberto Lertxundi alderdikidearekin tirabirak izan zituen, Ormazabalek ortodoxiari atxiki eta langile joera bultzatzen baitzuen, azkenean EE alderdian bukatu zuen Lertxundi joera abertzalearen aldekoa zen bitartean.

Gaztetandik ibili zen komunistekin (1930 urtean eman zuen izena), eta 1934. urteko matxinadaren ondorioz Iruñera ihes egin behar izan zuen. 1935ean, Alderdi Komunista formalki antolatu zenean, Bizkaian jarri zen bizitzen. Bizkaiko defentsarako batzordeko kide zen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, eta Alderdi Komunistaren Euzkadi Roja aldizkariko zuzendaria izan zen (baita Mundo Obrero aldizkarikoa ere). Alacanten atxilotu zuten 1939an, baina espetxetik ihes egin eta Estatu Batuetara jo zuen lehenik eta Hego Ameriketara ondoren.

Alderdia berriro antolatzeko lanetan jardun zuen erbestean eta berriro espetxeratu zuten 1962an Bizkaiko eta Gipuzkoako urte bereko grebetako bultzatzaileetako bat izateagatik. Espetxetik ateratzean (1970), Alderdiko idazkaritza nagusiaren ardura hartu zuen Frantzian, eta Euskadiko Alderdi Komunistako Kongresua egin zen arte ez zen hegoaldera itzuli (1977).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]