[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Rostra

Koordenatuak: 41°53′34″N 12°29′05″E / 41.89264°N 12.48461°E / 41.89264; 12.48461
Wikipedia, Entziklopedia askea

Rostra, Erromako foroan hizlarientzat eraikita zegoen tribuna bat izan zen.

Rostra
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′34″N 12°29′05″E / 41.89264°N 12.48461°E / 41.89264; 12.48461
Map

Rostra rostrum, -i hitz latindarraren plurala da, literalki "karraskatzeko balio duena" esan nahi duena, ia beti, animalien aurpegi, moko edo ahoei erreferentzia eginez. Hedapenez, rostrum, moko formako objektu oro deitua izan zen.

  • ontzi baten ezproia
  • golde baten nabarra
  • lanpara baten muturra
  • mailu baten burua.

Nautikari dagokionez, rostruma, gerra itsasontzien branka indartzen zuen brontzezko ezproi bat zen, ontzi etsaiak erasotzen zituena hondoratzeko, oso emaitza onak eman zituen arma.

Erromako Foroko Rostra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 338an, Errepublika garaian, Gaio Menio kontsula, volskoen ontzidiaren aurkako gudu batean sartua geratu zen, Antiumeko portuan, non garaipen handi eta erabakigarri bat lortu zuen. Kontsulak, etsaien ontzietako "rostrak" erauzarazi zituen, Erromara eraman eta Erromatar Foroko hizlarien tribunan jartzeko. Ordutik, tribuna hori, Rostra izena eman zitzaion, eta, hedapenez, izen hori eman zitzaien tribuna mota horiei. Jatorrian, tribuna honek, errepublikako garaiko foroa eta comitiumaren artean egon behar zuen, orduan banatuak zeudenak, eta, beraz, hizlariak, bi albo horietatik entzunak izan zitezkeen.

K.a. 44an, Julio Zesarrek, gaur egun foroan duen kokapenera eraman zuen. Tribunaren ondoan, Augustok eraikitako miliarium aureuma, inperioko galtzada guztien ustezko abiapuntua zena, Saturnoren tenpluarekin muga egiten duen aldetik dagoena, eta umbilicus urbis-a, tribunaren iparraldeko muturrean, beranduagokoa.

Foroaren beste muturrean eta Zesarren Tenpluaren podioko zati delarik, bigarren tribuna bat zegoen, rostra divi Iuliak, Aktiumeko guduan preso hartutako egiptoar itsasontzien ezproiekin apainduak.

Hirugarren tribuna bat, uste denez, Kastor eta Polluxen tenpluaren aurrean zegoen, iturriek, Rostra triak aipatzen baitituzte.

Hitz honetatik datozen lokuzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • In rostra ascendere tribunara igotzea
  • Aliquem pro rostris laudere pertsona bat jende aurrean laudorioztatu
  • Rostra movere herria astindu herri batzarraren tribunatik edo forokotik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]