Rosetta
Itxura
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Rosetta (argipena)»
Rosetta / Raxid رشيد رشيد (Rašīd) | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Beheira Governorate |
Izen ofiziala | رشيد |
Jatorrizko izena | رشيد |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°24′05″N 30°25′10″E / 31.4014°N 30.4194°E |
Altuera | 15 m |
Demografia | |
Biztanleria | 125.778 (2021eko uztailaren 1a) 56.831 (2006) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 |
Rosseta edo Raxid[1] (arabieraz رشيد Rašīd) Egiptoko iparraldeko hiri eta portua da. Nilo ibaiaren bokalean dago, deltaren ipar-mendebalean (Buhairah, Egipto Beherea). Meskitak eta kristau elizak (ortodoxo grekoak eta koptoak).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bolbitinic hiria zegoen bertan Antzinako Egipton. K.o. 800. urtean, Harun ar-Rashid kalifak sortu zuen hiri berria. Portu garrantzitsua izan zen XVIII. mendean Alexandria berriro gorpuztu zen arte. 1799. urtean, "Rosetta" izeneko harri ospetsua aurkitu zuen Napoleonen armadako ofizial frantses batek: Rosetta harria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.