Roser Ros i Vilanova
Roser Ros i Vilanova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Roser Ros i Vilanova |
Jaiotza | Bartzelona, 1950eko otsailaren 19a (74 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea Pedagogia doktoretza |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa eta idazlea |
roserros.com | |
Roser Ros i Vilanova (Bartzelona, 1950eko otsailaren 19a) pedagogo, idazle, narratzaile, poeta eta dramaturgo katalana da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedagogia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean, 1969 eta 1974 bitartean. Urte horietan, unibertsitateko ikasle bizitza eta irakasle lana uztartu zituen. Frankismoaren aurkako borrokarekin konprometitua, 1974ko urtarrilean atxilotu zuten. Hilabete eman zuen Bartzelonako Trinitat kartzelan eta beste bi hilabete Madrileko Carabanchelekoan. Horrren ondoren Parisera erbesteratu zen bere bikotea eta urtebeteko alabarekin. Han hiru urte eman ondoren, 1977ko amnistiarekin, itzultzeko aukera izan zuten beraiekin bi hilabete bigarren alaba ere ekarriz. Kataluniara itzultzeak Espainian demokraziaren berreskurapenarekin batera egiteak, bizitza zibiko eta politiko demokratikoaren berreskuratze-lanetan bere ekarpena egiteko aukera eman zion.
Irakasleak trebatzen buru-belarri aritu zen Rosa Sensat Elkartearekin.[1], batez ere Catalunyako Berrikuntza Pedagogikorako Udako Eskoletan baita Estatuko beste leku batzuetan. Hasieratik hartu zuen parte Rosa Sensat Elkarteak argitaratzen duen "Infancia Educar de 0 a 6 años"[2] aldizkariaren sorreran, literatura eta haurrentzako liburuak ataletan. 80ko hamarkadan, oposaketa azterketak gainditu ondoren, maistra gisa aritu zen Bartzelonako bi udal eskolatan, Escola Ignasi Iglésias eta Escola del Mar. Garai horretan, Maria Aurèlia Capmany, Bartzelonako Udaleko kultura zinegotziak, emandako baimen bati esker, Dolors Llopartek zuzentzen zuen Bartzelonako Arte eta Herri Industrien Museoarekin.[3] lankidetzan aritu zen. Ondoren, ahozko tradizioko istorioak berreskuratu eta kontatzeko lanari ekin zion, batez ere museoa bisitatzen zuten eskolentzat eta ipuinak entzuteak erakartzen zituen helduen taldeentzat. Beste bi lagunekin batera, 1991an literatura cross-art gisa ulertuta era guztietako publikoengana helaraztea helburu duen Tantàgora elkartea[4] sortu zuen. 2010. urtean Tantàgorak Flick Jaialdia sortu zuen[5]
Gaur egun, hauen parte aktiboa da:
- Associació Tantàgora, Serveis Culturals[6] (lehendakaria)
- Flic Festival[5] (literatura-zuzendaria)
- Associació d’Escriptors en Llengua Catalana[7] (bazkidea)
- PEN Club[8] (bazkidea)
- ANIN[9] (bazkide sortzailea eta haren N aldizkariaren zuzendaria)
- Revista Tantágora[10] (zuzendaria)
- Revista Infància[11] (kolaboratzailea)
Parisen egondako denborak pedagogiarekiko zuen interesa indartzeaz gain, etnopoesia eta ahozko narrazioarekiko interesa sortu zion. Gai hauek "Les rondalles d’animals, el cas del cicle de la guineu i el llop",[12] izena duen bere Doktorego Tesian jaso zituen. Tesiaren zuzendaria Gabriel Janer Manila Doktorea izan zen eta 1997an aurkeztu zuen Bartzelonako Unibertsitateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Departamentuan. Tesiak Kataluniako Ikasketen Institutuak ematen duen Francesc Flos i Calcat Pedagogia Saria irabazi zuen 1998an
Eskolako bizitzatik erabat aldenduta, DEVIVAVEU (euskaraz OZENKI) izeneko talde bat sortu zuen ipuinak eta haien narrazioari buruz aritzeko asmotan. Talde hau 1998an desagertu zen ANIN (Associació de Narradores i Narradors) [13] elkarteari bide emateko. ANIN narratzaile profesionalak, noizbehinkakoak, prestakuntzan ari direnak eta ahozko narrazioarekin gozatzen duten pertsonak biltzen dituen irabazi asmorik gabeko entitatea da. Elkarteak urte askoan izan du egoitza aurrez aipatu den Bartzelonako Arte eta Herri Industrien Museoan. Roser Ros i Vilanova hiru fundatzaileetako bat da.
2009 eta 2019 urteen artean, hizkuntzaren eta literaturaren didaktikako eskolak eman zituen Blanquernan, Ramon Llull Unibertsitateko Irakasle Fakultatean[14].
Kontalaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mota guztietako ikusleentzat kontalaria da. Errepertorio tradizionala eta garaikidea lantzen ditu. Narrazio-saioak egin ditu Katalan Herri guztietan, baita Madril, Salamanca, Murtzia, Almeria, Iruñea, Brusela, Paris, Montevideo, Lanzarote, Lucena, Tenerife, Braga (Portugal), Buenos Aires (Argentina), Monterrey (Mexiko).
Dramaturgoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkigile bezala formatu txikiko hainbat pieza sortu ditu,[15] besteak beste:Tocadits chrome-extension,[16] Picaplat, Peu i Toc, Gerard Valverden musikarekin,[17] La gent de la meva escala,[18] La Quela/La Tomasa.
Idazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idazle gisa: Ahozko tradizioko ipuinak moldatu ditu eta La Galera, Onda, Espasa Calpe/Rosa Sensat, Octaedro, Timun Mas, Memorial Democratic, Takatuka, Tantàgora, Kalandrakan... argitaratutako neska-mutilentzako liburuak idatzi ditu. Halaber, artikulu ugari idatzi ditu narrazioari buruz eta haurren literatura-hezkuntzan duen garrantziari buruz, katalanez eta gaztelaniaz argitaratzen diren aldizkarietan. Bere lanen artean honako hauek nabarmendu behar dira:
• Elna, la maternitat[19]
• Els colors de l'Àfrica[20]
• Mot per mot[21]
• Manual d'oralitat en set jornades i set contes[22]
• Matèria sensible[23]
Herri-narrazioari buruzko Tradizionari[24] Entziklopediaren 7. liburukia koordinatu du. Globalizazioak eta immigrazio geldiezinak eragindako masa-gizarte postindustrial baterantz pasatzeak ekarri dituen aldaketak erakusten ditu lanak. Gizartea mass-media eta informazioaren teknologia berriak dira nagusi.
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Francesc Flos y Calcado Pedagogia Saria, Kataluniako Ikasketen Institutuak emana, 1998an
- 2010eko Cuenca de Cultura Popular saria[25]
- Kataluniako LIG, haur eta gazte literaturaren ohorezko zerrendako kidea.[26]
- Art & paraula Fundazioaren lehendakaria.[27]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Associació de Mestres Rosa Sensat. .
- ↑ (Katalanez) «Revista In-fan-cia. Educar de 0 a 6 años» Rosa Sensat (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ Història. .
- ↑ Tantàgora. .
- ↑ a b Festival de literaturas y artes infantil y juvenil | Festival de literatura y arte infantil y juvenil. .
- ↑ Roser Ros – Tantàgora. .
- ↑ Inici | Associació d'Escriptors en Llengua Catalana. .
- ↑ (Katalanez) «PEN Català» PEN Català (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ Qui Som – ANIN. .
- ↑ Nova etapa de la revista Tantágora – Grup d'Estudis Etnopoètics. .
- ↑ Revista Infància. .
- ↑ Aproximació a l’estudi de les rondalles d’animals: El cas del cicle de la guineu i el llop, per Roser Ros i Vilanova – ANIN. .
- ↑ «ANIN – Associació de Narradores i Narradors» www.anincat.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ (Katalanez) «Blanquerna - Universitat Ramon Llull» Blanquerna - Universitat Ramon Llull (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ (Katalanez) «Espectacles de butxaca» Tantàgora (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ Flic Festival - 🏫 Aquesta setmana arranca la nova temporada del FLIC a les escoles! Comencem amb el Tocadits a Teixidores de Gràcia, una proposta que, juntament amb l’espectacle narrat La Gent de la meva escala, visitarà diferents escoles en els propers mesos. Mireu tot el que tenim preparat per a les escoles i instituts en el marc de la 12ª Edició del FLIC Escolar! 👉🏻 http://flicfestival.com/flic12-escola/ | Facebook. .
- ↑ Vic 10 | Peuitoc | Festival de literaturas y artes infantil y juvenil. .
- ↑ Peuitoc – Tantàgora. .
- ↑ 'Elna, la maternitat'. .
- ↑ ELS COLORS DE L AFRICA | ROSER ROS I VILANOVA | Casa del Libro. 2021-12-10.
- ↑ Mot per mot. .
- ↑ manual d'oralitat en set jornades i set contes. Roser Ros I Vilanova. Elkar.eus. .
- ↑ MATERIA SENSIBLE. .
- ↑ adminGec. (2014-07-29). Tradicionari. .
- ↑ Premis 2010. .
- ↑ (Gaztelaniaz) ibbycat. (2022-11-15). «Celebrem el 40è aniversari de l’IBBYcat amb l'homenatge a 40 Sèniors Literaris de la literatura infantil i juvenil catalana!» Ibbycat (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ (Katalanez) Art&Paraula – Fundació. (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).