Rope (filma)
Rope (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1948 |
Izenburua | Rope |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra, crime thriller film (en) , LGBTeei buruzko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 80 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Rope (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alfred Hitchcock |
Gidoigilea(k) | Arthur Laurents Hume Cronyn Ben Hecht Patrick Hamilton |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sidney Bernstein, Baron Bernstein (en) Alfred Hitchcock |
Konpainia ekoizlea | Transatlantic Pictures (en) Warner Bros. |
Edizioa | William H. Ziegler (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Perry Ferguson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Buttolph |
Argazki-zuzendaria | Joseph A. Valentine William V. Skall |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Rope (euskaraz Soka) 1948ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren suspensezko filma bat da.
Filma denbora errealean filmatua dago, sekuentzia plano guztiak hartualdi bakarra diruditelarik.
Bestalde, filma honek Nietzsche alemaniar filosoforaren supergizaki eta gizaki arruntei buruzko idazlanen eragina du.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chicagoko unibertsitateko Brandon (John Dall) eta Phillip (Farley Granger) ikasle bikote buruargiak heuren fakultateko David Kentley (Dick Hogan) laguna heuren nagusitasuna erakusteko erailtzen dute, ikasleek heuren irakasle gogokoena den Rupert Cadell-en (James Stewart) teorien eragina izan dutelarik. Gorpua kutxa baten barnean ezkutatzen dute, gerora, kutxa hori egun horretako afarian mahai gisa erabiliko dutelarik. Afari horretara eraildakoaren aita (Sir Cedric Hardwicke) eta ama gonbidatzen dituzte (ama ez da joango, bai ordea izeba, Atwater andrea (Constance Collier), bai eta eraildako ikaslearen neskalaguna (Joan Chandler), Daviden lagunik onena, Kenneth (Douglas Dick), eta azkenik Rupert Cadell irakaslea. Bestalde, festara bi ikasleen etxeko mirabea ere (Edith Evanson) gonbidatuko dute. Afaria eta festa modu arruntean iragaten da, irakaslea gertatutakoaz jabetu eta gorpua topatu arte, bi ikasleek bere teoriak egi bilakatu eta David erailtzeko erabili duten bortizkeri basatiaz izututa gelditzen delarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- James Stewart: Rupert Cadell
- John Dall: Brandon Shaw
- Farley Granger: Phillip Morgan
- Cedric Hardwicke: Kentley jauna
- Constance Collier: Atwater andrea
- Douglas Dick: Kenneth Lawrence
- Edith Evanson: Wilson andrea
- Joan Chandler: Janet Walker
- Dick Hogan: David Kentley
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
John Dall eta Farley Granger.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rope filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1948ko filmak
- Alfred Hitchcockek zuzendutako filmak
- Arthur Laurentsek idatzitako filmak
- Hume Cronynek idatzitako filmak
- Ben Hechtek idatzitako filmak
- Patrick Hamiltonek idatzitako filmak
- James Stewartek antzeztutako filmak
- John Dallek antzeztutako filmak
- Farley Grangerrek antzeztutako filmak
- Joan Chandlerrek antzeztutako filmak
- Cedric Hardwickek antzeztutako filmak
- Edith Evansonek antzeztutako filmak
- Douglas Dickek antzeztutako filmak
- Alfred Hitchcockek antzeztutako filmak
- Dick Hoganek antzeztutako filmak
- Alfred Hitchcockek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Zinema beltzeko filmak
- Thrillerrak
- Suspense filmak
- Antzezlanetan oinarritutako filmak
- Hilketei buruzko filmak
- Kultuzko filmak
- Irakasleei buruzko filmak