[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ronald Rauhe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ronald Rauhe

Bizitza
JaiotzaBerlin1981eko urriaren 3a (43 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
Ezkontidea(k)Fanny Fischer (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpiraguista
Pisua82 kilogramo
Altuera179 zentimetro
Jasotako sariak

ronaldrauhe.com
IMDB: nm8650065 Olympic.org: ronald-rauhe Edit the value on Wikidata

Ronald "Ronny" Rauhe (Berlin (Alemania), 1981eko urriaren 3a) piraguismoan lehiatzen den kirolari alemaniarra da.[1]

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko Udako Olinpiar Jokoetan, Sidney 2000an (Sidney), brontzezko domina irabazi zuen, Tim Wieskötter herrikidearekin batera, K-2 500 m modalitatean, 1.48,771eko denboraz, Hungariako bikotearen (urrezkoa) eta Australiakoaren (brontzezkoa) atzetik sailkatuz.

2004ko Udako Olinpiar Jokoetan, Atenas 2004an (Atenas), urrezkoa irabazi zuen, berriro Tim Wieskötter herrikidearekin batera, K-2 500 m modalitatean, 1.27,040ko denboraz, Australiako (zilarrezkoa) eta Bielorrusiako bikoteen (brontzezkoa) atzetik sailkatuz.

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), zilarrezkoa irabazi zuen, hirugarrenez Tim Wieskötter herrikidearekin batera, K-2 500 m modalitatean, 1.28,827ko denboraz, Espainiako bikotearen (urrezkoa) atzetik eta Bielorrusiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezkoa irabazi zuen, Saúl Craviotto espainiarrarekin elkarbanatuta, K-1 200 m modalitatean, 35,662ko denboraz, Liam Heath britainiarraren (urrezkoa) eta Maxime Beaumont frantziarraren (brontzezkoa) atzetik sailkatuz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezkoa irabazi zuen K-4 500 m modalitatean, Alemaniako taldearekin, 1.22,219ko denboraz, Espainiako taldearen (zilarrezkoa) eta Eslovakiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako taldea: Max Rendschmidt, Ronald Rauhe, Tom Liebscher eta Max Lemkek.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2000 Sidney
Australia Australia
3. postua, brontzezko domina K-2 500 m,
gizonezkoa[4]
2004 Atenas
Grezia Grezia
1. postua, urrezko domina K-2 500 m,
gizonezkoa[5]
2008 Pekin
Txinako Herri Errepublika Txina
2. lekua, zilarrezko domina K-2 500 m,
gizonezkoa[6]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina K-1 200 m,
gizonezkoa[7]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina K-4 500 m,
gizonezkoa[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ronald Rauhe» ICF, 2021-11-07an begiratua (Ingelesez)
  2. «Ronald Rauhe» olympedia.org 2021-11-07an begiratua(Ingelesez)
  3. «Ronald Rauhe» Olympics.com 2021-11-07an begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Piraguismoa, K-2 500 m, emaitzak 2000" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Piraguismoa, K-2 500 m, emaitzak 2004" olympedia.org (Ingelesez)
  6. "Piraguismoa, K-2 500 m, emaitzak 2008" olympedia.org (Ingelesez)
  7. "Piraguismoa, K-1 200 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  8. "Piraguismoa, K-4 500 m, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]