Quetta
Quetta کوئٹہ | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Pakistan |
Province of Pakistan | Balutxistan |
Division of Pakistan | Quetta Division |
District of Pakistan | Quetta District |
Izen ofiziala | کوئٹہ |
Jatorrizko izena | کوئٹہ |
Geografia | |
Koordenatuak | 30°11′31″N 67°00′25″E / 30.192°N 67.007°E |
Azalera | 265,3 km² |
Altuera | 1.680 m |
Demografia | |
Biztanleria | 1.001.205 (2017) −138.795 (2016) |
Dentsitatea | 3.774 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1876 |
Telefono aurrizkia | 081 |
Ordu eremua | UTC+05:00 |
balochistan.gov.pk |
Quetta[1] (paxtuneraz: کوټه, Kwaṭa; balutxiz: کویته; hazareraz: کوٹه; urduz: کوئٹہ; ˈkʋeːʈə ahoskatua) Pakistango hiri bat da, Balutxistan probintziako hiriburua. 1998. urtean 565.137 biztanle zeuden Quettan; 2010.ean, 896.090.
Afganistango mugatik hurbil dagoenez, armadarako hiri estrategikoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dago garbi noizkoa den Quettako herria; edozein modutan ere, uste dute VI. mendetik aurrera herrixka bazegoela bertan. Eskualdea Persiar Inperioaren menpe zegoen, samniotarren esku, eta gerora VII. mendean islamiarrek hartu zuten. Omeiatar Kaliferrikoa izan zen gero, eta Abbastar Kaliferrikoa ondorik. XI. mendean aipatu zuten Quetta lehen aldiz agirietan. XV. menderako mongolen esku zegoen, 1556. urtera arte.
1828. urteko deskripzio baten arabera, Quettan harresiz inguratutako gotorlekua zegoen, inguruan buztinezko 300 etxe eraikita. 1876. urtetik aurrera britainiarrek eskuratu zuten hiria, nahiz eta lehenago ere, 1839. urtean, bertan izan ziren. Britainiarrek, besteak beste, base militarra, merkataritza-jarduerak eta fruta-ekoizpena sustatu zuten.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Quetta) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 23.6 | 26.6 | 31.0 | 35.0 | 39.4 | 41.5 | 42.0 | 40.6 | 38.3 | 34.0 | 36.0 | 25.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 10.8 | 12.9 | 18.7 | 24.8 | 30.4 | 35.3 | 35.9 | 34.8 | 31.4 | 25.5 | 19.2 | 13.3 | 24.42 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −3.4 | −0.9 | 3.4 | 8.3 | 11.5 | 15.9 | 19.9 | 17.9 | 10.9 | 3.8 | −0.9 | −3.2 | 6.93 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −18.3 | −16.7 | −8.3 | −3.9 | −0.3 | 6.0 | 10.6 | 3.9 | −0.6 | −6.7 | −13.3 | −16.7 | −18.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 56.7 | 49.0 | 55.0 | 28.3 | 6.0 | 1.1 | 12.7 | 12.1 | 0.3 | 3.9 | 5.3 | 30.5 | 260.9 |
Eguzki orduak | 220.1 | 209.0 | 232.5 | 273.0 | 334.8 | 327.0 | 313.1 | 313.1 | 294.0 | 306.9 | 279.0 | 238.7 | 3341.2 |
Iturria (1): [2] | |||||||||||||
Iturria (2): [3] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-21).
- ↑ http://www.hko.gov.hk/wxinfo/climat/world/eng/asia/westasia/quetta_e.htm Climatological Normals of Quetta
- ↑ http://www.pakmet.com.pk/cdpc/extrems/QUETTA.htm Extreme weather records of Quetta