Puenteviejo zubia
Puenteviejo zubia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Zadorra ibaiaren arroko zubiak | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Armiñon |
Ur-masa | Zadorraren arroa |
Koordenatuak | 42°43′23″N 2°52′24″W / 42.7231°N 2.87339°W |
Ondarea | |
EJren ondarea | 18 |
Puenteviejo zubia, Zubizaharra euskaraz, Arabako Armiñon herrian dagoen Erdi Aroko eraikina da, XIV. edo XV. mendean altxatua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIV. edo XV. mendean eraikia, zubiaren lehen aipamena 1339koa da. Dena dela, aztarna batzuen arabera, erromatarrek ere zubi bat eraiki zuten inguru horretan. Errege posta-bidea zubi horretatik zihoan eta urte askoan Madriletik Frantziarako bidean ezinbesteko komunikazio-gunea izan zen. Lehen Karlistaldian, Karlos Maria Isidro Borboikoak aginduta, zubia dinamitaz erabili ezinik gelditu zen. Gertaera horrek eta ondoren Ribabellosara joateko bideak hartzen zuen aldapak beste berri bat irekitzeko beharra justifikatu zuten, 1848an; horretarako Puentenuevo zubia eraiki zen. Egun, Zubizaharratik Donejakue Bidea doa.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubi dotore eta luzea da. Sei arku ditu eta eta bost zubi branka.
-
Zubizaharraren inguruan erromatarren garaiko aztarnak aurkitu dira.
-
Zubi honek historikoki garrantzi handia izan du.