[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Plymoutheko kolonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plymoutheko kolonia
1620 – 1691
Ingalaterrako Kolonia
Plymoutheko kolonia bandera

Plymoutheko kolonia armarria

Geografia
HiriburuaPlymouth
Kultura
Hizkuntza(k)ingelera
ErlijioaPuritanismoa, Separatismoa
Historia
Sorrera1620
Felipe erregearen gerra1675-1676
Ingalaterra Berriko Dominioaren parte1686-1688
Desagertzea1691
Ondorengoa
Massachussetseko Badiako probintzia

Plymoutheko kolonia (batzuetan Plymouth Berria edo Plymoutheko Badiako kolonia) 1620tik 1691ra bitarte iraun zuen Ameriketako Estatu Batuetan Ingalaterraren kolonia izan zen. Lehen herria bertan New Plymouth izan zen, John Smithek izendatua. Bere momentu gorenean gaur egungo Massachusettseko estatuaren hego-ekialdea zuen bere agintepean.

Brownistak eta anglikanoek sortu zuten, beranduago Erromesak izena hartuko zutenak. Jamestown eta Virginiako beste kolonia txiki batzuekin batera Ingalaterrak Ipar Amerikan sortutako lehen kolonia arrakastatsuen artean egon zen, eta lehenengo herri ingeles handia. Patuxet leinuko Squantok lagunduta akordioa isnatu zuten Massasoit Nagusiarekin, koloniaren egonkortasuna bermatuz. Felipe Erregearen Gerran leku garrantzitsua izan zuen, lehenengo Gerra Indioetako bat. Kolonia, 1691an Massachussettseko Badiako Probintzian integratu zen.

Leku garrantzitsua du Ameriketako Estatu Batuetako historian, eta bere folklore eta mitologian leku berezia hartu du. Beste kolonia batzuetako helburu ekonomikoaren ordez Plymouthekoek jazarpen erlijioari ihes egiten zioten, eta euren arau eta kode legalek erlijioa eta ingeles ohiturak hartu zituzten oinarri. Esker emate eguna edo Plymoutheko Arroka kolonia honen sorreratik datoz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]