[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Pilar Peña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilar Peña

(2013)
Bizitza
JaiotzaMadril1986ko apirilaren 4a (38 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Pisua63 kilogramo
Altuera174 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: 8Piluka Instagram: piluka_8 Olympic.org: pilar-pena-carrasco Edit the value on Wikidata

María del Pilar Peña Carrasco (Madrid, Espainia, 1986ko apirilaren 4a), Pili Peña bezala ezaguna, waterpolo jokalaria da; emakumeen ohorezko mailako CN Terrassarekin jokatzen du, eta Espainiako selekzioaren partaide eta kapitaina da[1]. Zilarrezko domina lortu zuen 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan eta 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan[2].

Club Natación Ondarretako beheko kategorietan trebatua, liga bat (2006) eta bi Erreginaren Kopa (2006 eta 2007) irabazi zituen Madrilgo taldearekin[3].

Gero, Peñak zortzi denboraldiz jokatu zuen Club Natació Sabadell taldean, eta, talde horrekin, zortzi liga titulu, zazpi Erreginaren Kopa, zortzi Espainiako Superkopa, lau Europako Kopa eta hiru Europako Superkopa irabazi zituen.

Espainiako selekzioarekin, Bartzelona 2013ko munduko txapeldun izan zen[4]; Europako txapeldun Budapest 2014an[5], eta, Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetan, txapeldunorde olinpikoa[6].

2017ko Budapesteko Munduko Kopan, zilarrezko domina lortu zuen[7]; zilarrezkoa, 2008ko Málagako europearrean[8], eta brontzea, Bartzelona 2018an[9].

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), zilarrezko domina irabaziko du Espainiako taldearekin, AEBkoaren atzetik (urrezkoa) eta Australiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Espainiako taldearekin, AEBkoaren atzetik (urrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Judith Forca, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sanchez eta Roser Tarragó-k[10][11].

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[12]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[13].
Munduko txapelketa
2013 Bartzelona
Katalunia Katalunia
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
2017 Budapest
Hungaria Hungaria
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
Europako txapelketa
2008 Malaga
Espainia Espainia
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
2014 Budapest
Hungaria Hungaria
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
2018 Bartzelona
Katalunia Katalunia
3. postua, brontzezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
2020 Budapest
Hungaria Hungaria
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
Klubak

Lehiaketa nazionalak:

  • Ohorezko Mailako Liga (9): 2006, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018.
  • Erreginaren Kopa (9): 2006, 2007, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2017 eta 2018.
  • Espainiako Superkopa (8): 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017.

Nazioarteko lehiaketak:

Beste lehiaketa batzuk:

  • Kataluniako Kopa (8): 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017.

Sariak, aintzatespenak eta bereizketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peña "Alaba kuttun" izendatu zuten, eta bere izenarekin bataiatu Navalcángo (Toledo) udal igerilekua, bere gurasoen eta aitona-amonen jaioterria[21]. Alcorconeko Udalak hiriko Urrezko Insignia eman zion, Miki Oca entrenatzailearekin batera, eta, herriko bi igerilekuri ere, bien izena emango diete[22].

  • Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Brontzezko Domina, Goi Mailako Kirol Kontseiluak emana (2013)[23].
  • Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Zilarrezko Domina, Goi Mailako Kirol Kontseiluak emana (2014)[24].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Pili Peña, tercera internacional que refuerza el CN Terrassa» Marca 22 de mayo de 2019.
  2. Comité Olímpico Internacional. (7 de agosto de 2021). Resultados final olímpica España vs E.E.U.U en los Tokio 2020. .
  3. «Pilar Peña: de tratarse la espalda a ganarlo prácticamente todo» Diario As 24 de octubre de 2017.
  4. «Barcelona 2013: España gana el oro ante Australia en waterpolo femenino» La Vanguardia 2 de agosto de 2013.
  5. «España logra su primer título europeo al ganar a Holanda en la final» La Vanguardia 26 de julio de 2014.
  6. «Juegos Olímpicos: La selección de waterpolo femenino gana la medalla de plata» La Vanguardia 9 de agosto de 2012.
  7. «España, plata en el Mundial femenino de waterpolo» El Mundo 28 de julio de 2017.
  8. «España se queda a las puertas del oro tras perder la final ante Rusia (8-9)» 20 minutos 12 de julio de 2008.
  9. «España pasa página y logra un bronce inédito en el Europeo de waterpolo» El Periódico 27 de julio de 2018.
  10. «Pili Peña Carrasco» olympedia.org 2022-01-25ean. begiratua(Ingelesez)
  11. «Pili Peña Carrasco» Olympics.com 2022-01-25ean begiratua (Gaztelaniaz)
  12. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  13. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  14. «El Sabadell hace historia al proclamarse campeón de Europa de waterpolo"» RTVE 23 de abril de 2011.
  15. «El Sabadell reina en Europa"» Diario As 27 de abril de 2013.
  16. «El CN Sabadell conquista su tercera Euroliga femenina» Diario As 12 de abril de 2014.
  17. «El CN Sabadell es otra vez el mejor equipo de Europa» Diario As 24 de abril de 2016.
  18. «El CN Sabadell logra la Supercopa femenina de waterpolo y completa su palmarés» RTVE 7 de diciembre de 2013.
  19. «El CN Sabadell conquista la Supercopa de Europa» Marca 21 de noviembre de 2014.
  20. «El Sabadell se lleva la Supercopa de Europa ante el Mataró» Diario Sport 6 de noviembre de 2016.
  21. Navalcán rinde honores a su 'sirena' Pilar Peña. .
  22. Alcorcón entregará la insignia de oro a Pilar Peña. .
  23. Resolución de 27 de septiembre de 2013, de la Presidencia del Consejo Superior de Deportes. .
  24. Resolución de 31 de julio de 2014, de la Presidencia del Consejo Superior de Deportes. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]