Piyassili
Piyassili | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | K.a. XIV. mendea |
Heriotza | Karkemish, K.a. XIV. mendea ( urte) |
Familia | |
Aita | Shubiluliuma I.a |
Ama | Malnigal |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Piyassili, Piyashshili edo Piyassilis (K.a. XIV. mendeko bigarren erdia), tronu izena zuen Sarri-Kusuh izenagatik ezagunagoa, Karkemisheko lehen hititar erregeordea izan zen.
Shubiluliuma I.aren hirugarren semea, honek Karkemishen erregeordetzan jarri zuen Bigarren Siriar Gerraren ondoren. Postu honetatik, Siriako hititar ordezkaritza partekatu zuen bere anaia Telebinorekin, Sarri-Kusuh, tokiko hititar interesen defentsaren arduradun bezala geratuz.
Tokiko erresumen aurka eraman zituen kanpainen artean, bere anaia Mursili II.aren erregealdian, Antzinako Egiptoren laguntza zuten hititar basailu batzuen aurka eraman zuena nabarmentzen da.
Kanpaina azpimarragarri hau burutu eta gutxira hil zen, Kizzuwadnarako bidaia batean, Mursili II.arekin elkartzeko, bere ondorengoa, bere semea izan zelarik.