Perekop-Txongar operazioa
Perekop-Txongar operazioa | |||
---|---|---|---|
Errusiako Gerra Zibila | |||
Hegoaldeko Frontea | |||
Data | 1920ko azaroaren 7tik 17ra | ||
Lekua | Krimeako penintsula | ||
Koordenatuak | 46°08′58″N 33°40′20″E / 46.149444°N 33.672222°E | ||
Emaitza | Armada Gorria garaile | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Perekop-Txongar operazioa Errusiako Gerra Zibilaren baitan Hegoaldeko Frontean 1920ko azaroaren 7tik azaroaren 17ra hedatu zen kanpaina izan zen. Armada Gorriko Mikhail Frunzek gidatutamo tropek Armada Zuriaren esku zeuden Pyotr Wrangelen tropak garaitu zituen. Helburua Krimeako Penintsula askatzea zen, horretarako Perekopeko istmoan eta Sivaxen zeuden gotorlekuak hautsiz.
1920ko urrian Armada Zuriak Iparraldeko Taurian (Krimeako Penintsula) zituen 20.000tik 25.000ra soldadu eta zaldunak Perekopeko istmoan eta Sivaxen jarri ziren defentsa lanetan. Defentsako lehenengo lerroa Perekopen zegoen, Turkiar Harresia gisa ezagutzen zena sortuz. Bigarren lerroa Ixunen zegoen, eta gotortze garrantzitsuak zeuden Txongarren eta Litovski penintsula zein Arabateko barran.
1920ko azaroaren 7an Armada Gorriaren bi dibisiok Sivaxa gurutzatu zuten, eta azaroaren 8an Litovskiiko penintsula hartu zuten. Azaroaren 9an Turkiar Harresia hartu zuten. Hurrengo bi egunetan Letoniako Errifledun Dibisioak Ixuneko eskualdeko babesak apurtu zituen, eta beste dibisio batek Txongar eta Sivaxen gurutzean zegoen Taganaxeko tren-geltokia hartu zuten. Momentu horretan Armada Gorriak aukerak zituen Krimea osoa hartzeko Arabateko barratik, Salgir ibaiaren bukaeraraino joanez.
Azaroaren 11n Frunzek errendizio proposamena bidali zion Wrangeli, amnistia ziurtatuz, baina Wrangelek bere armadarekin batera portuetarako bidea hartu eta ebakuazioa prestatu zuen. Frantziako barkuak erabilita 80.000 bat soldadu, ofizial eta zibilek Turkiarako bidea hartu zuten. Sebastopol eta Feodosia azaroaren 15ean konkistatu zituen Armada Gorriak, Kertx azaroaren 16an eta Jalta azaroaren 17an.[1]
Leninen arabera hau izan zen "Armada Gorriaren historiako orrialderik loriatsuenetako bat".[2]