Pepi II.a
Pepi II.a | |||
---|---|---|---|
K.a. 2245 - K.a. 2180 ← Merenra I.a - Merenra II.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XXIII. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto Egiptoko Antzinako Inperioa | ||
Heriotza | K.a. 2180(e)ko hamarkada ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Saqqara | ||
Familia | |||
Aita | Merenra I.a | ||
Ama | Ankhesenpepi II | ||
Ezkontidea(k) | Anchenespepi IV. (en) Udjebten (en) Ankhesenpepi III (en) Iput II (en) Neith (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko VI. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||
Neferkara Pepi edo Pepi II.a, Egiptoko VI. dinastiako eta Egiptoko Antzinako Inperioko azken faraoi aipagarria izan zen, eta, Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2254tik K.a. 2194 arte gobernatu zuen.
Neferkara bezala aipatzen da Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarakoan. Turineko Errege Kanonak, 90 urteko erregealdia ematen dio. Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, Fiops sei urterekin gobernatzen hasi zela dio, eta ehun urte bete arte jarraitu zuela.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tronura, ume bat baino ez zela igo zen, beharbada, sei urte baino ez zituenean, eta, bere erregealdiaren iraupena, 70 eta 94 urte bitartean ezarri da, aditu ezberdinen aldetik, honek, historia osoan, errege bezala denbora gehien eman duen erregea izan dela adierazten duelarik.
Bere erregealdi luzean, Menfiseko botere zentrala hondatzen joan zen, eta nomoetako gobernariena igotzen. Bere erregealdiko lehen urteetan, Nubiarako espedizioak egin ziren. Papiro batean, hegoaldetik, bufoi bezala erabiltzeko ekartzen ziren pigmeoengatik oraindik ume bat zen faraoiak zuen interesa deskribatzen da.
Bere bizitzaren amaieran, bere osasuna hondatu egin zen, eta nomoetako gobernariak, euren probintzietako balizko agintariak bihurtu ziren.
Bera hil ondoren, erregealdi laburrak izan zituzten garrantzi handirik gabeko bi errege iritsi ziren, hauen ondoren, estatu faraoi zentralizatuari buruz geratzen zena erabat desagertu zelarik, eta Egipto, zenbait eskualde independentetan banatu zen, batzuetan, euren artean borrokatzen zutenak, Egiptoko lehen tarteko aroa abiaraziz.
Jakintsuaren kritikak izeneko testu egiptoarrak, gauzen egoera kaotiko bat deskribatzen du, eta iraganagatik malenkonia adierazten du; adituren batzuk, bere erregealdian kokatu dute, beste batzuk, lehen tarteko arokoa dela dioten arren.
Pepi II.ak hartu zuen adina, Egipton K.a. III. milurtekoan lortutako bizitza maila onaren froga bat da. Kalkulatu denez, egiptoarren batez besteko bizitza epea, 50 urtekoa zen, munduko beste tokiren batzuetan, 30 inguruan zegoen bitartean; hau, lurpetik ateratako hondarren datazioan oinarritzen da.
Bere garaiko testigutzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pepi II.aren piramidea eta bere hil multzoa, Saqqaran.
Bere funtzionarioetako batzuen biografietan aipatzen da, honako toki hauetan:
- Dyauren biografian, Abidosetik gertu dagoen bere hilobian (Kairoko Egiptoar Museoa) (Sethe)
- Erregearen gutuna Herkhuefen biografian, bere hilobian, Elefantinatik gertu (Sethe)
- Ibiren hilobia, Deir El-Gabrawin (Sethe)
- Dyauren hilobia, Deir El-Gabrawin (Sethe)
Bere izena daramaten idazkunak, honako toki hauetan
- Erregea bere amarekin erakusten duen kaltzitazko iruditxoa (Brooklyn Museum)
- Erregearen dekretua, Mizerinoren piramidearen tenpluan (Sethe)
- Abidosen aurkitutako erregearen dekretua (Sethe)
- Koptosen aurkitutako erregearen hiru dekretu (Sethe)
- Erregearen Heb Seda aipatzen duten Kairoko idazkunak (Sethe)
- Idazkuna, bere emazte Iputen hil tenpluan (Sethe)
- Idazkuna Uadi Magharan (Sinai) (Gardiner/Peet/Cerný)
Bere izena daramaten objektu txikiak
- Faiantzazko plakak, zenbait tokitakoak, batzuk, erregearen lehen eta bigarren Heb Sedak aipatzen dituzte (Elefantina: Dreyer)
- Kaltzitazko ontziak, zenbait tokitakoak, lehen edo bigarren Heb Seda aipatuz (Sethe)
- Buruarentzako euskarria, bolizkoa, erregearen titulu osoarekin (Louvre 646 zenbakia)
- Biblosen aurkitutako zenbait objektu (Dunand)
- Koptoseko erliebe baten txatala (Petrie Museoa UC14281)
- El Badariko pitxerra, 3202 hilobian (Petrie Museoa UC16158)
Aurrekoa Merenra I.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko VI. dinastia |
Ondorengoa Merenra II.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pepi II.a |