Pentsalaria
Pentsalaria | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Auguste Rodin eta Fonderie Hébrard (en) |
Sorrera-urtea | 1882 |
Izenburua | Le Penseur eta Le Poète |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea eta Igeltsua |
Dimentsioak | 183,6 () × 97 () × 148 () cm |
Genero artistikoa | biluzia |
Deskribapena | |
Oinarritua | Jainkotiar komedia |
Kokapena | |
Lekua | Rodin museoa Estrasburgoko Arte Moderno eta Garaikidearen Museoa |
Bilduma | Rodin museoa eta Alte Nationalgalerie |
Gertaera nabarmenak | 1880 eraikuntzaren hasiera |
Pentsalaria[1] (frantsesez: Le Penseur), Auguste Rodinen brontzezko estatuarik ezagunenetako bat da.
Estatua hau, jatorrian Olerkaria deitua, Parisko Apaindura Arteen Museoko batzorde baten zati zen, Dante Alighieriren Jainkotiar komedia lanean oinarritutako atari monumental bat sortzeko. Estatua bakoitzak, aipaturiko olerki epikoko pertsonaia nagusietako bat irudikatzen zuen. Pentsalariak, jatorrian, Dante, Infernuko Atearen aurrean irudikatzea nahi zuen (zati izango zen ataria hala deitu zelarik, Infernuko Atea, alegia), bere olerki handia neurtzen. Eskultura, biluzia da, Rodinek, Michelangeloren lanen estiloko irudi heroiko bat nahi baitzuen, pentsaera zein olerkaritza irudikatzeko.
Eskultura honen hogei bertsio baino gehiago daude munduko toki ezberdinetan. Batzuk, jatorrizkoaren bertsio hedatuak dira; beste batzuk, neurri ezberdinekoak. Horietako bat, Mexikoko Soumaya Museoan dago, eta Arte Italiarraren Museoan erakutsi da.
Pentsalaria, brontzez egina dago, eta 1880an amaitua izan zen. Auguste Rodinek, eskultura hau egiteko, bere ikasle Miguelen laguntza izan zuen, Asturiarra ezizenekoa.