[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Pedro Zarrabeitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Zarrabeitia
Bizitza
JaiotzaBilbo1939ko irailaren 1a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2018ko apirilaren 3a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Pedro Zarrabeitia Miñaur (Bilbo, 1939ko irailaren 1a - 2018ko apirilaren 3a) bizkaitar argazkilaria eta idazlea zen. Lanbidez ingeniaria zen, baina gaztetatik argazkizale zelarik, 70eko hamarkada-amaieran heldu zion argazkigintzari. Lehen erakusketa Zarautzen egin zuen 1977an, eta 1980an Bilboko Arte Ederren Museoan erakusketa bat eskaini zitzaion lehenengo argazkilaria bilakatu zen. Urte berean, Estudios de color izeneko liburua argitaratu zuen. 1983an, Eusko Jaurlaritzaren beka bati esker osatu zuen bere prestakuntza. Euskal Herrian zein Espainiako hainbat hiritan aurkeztu zituen bere lanak, baita atzerrian ere, Montréalen, Chicagon eta Denverren, besteak beste, eta sari ugari lortu zituen: Arteder, San Prudentzio Saria, Argizaiola, Bilbo Hiria, Gaudí domina... 1975ean Algortan sortutako Irudi Taldearen bultzatzaile eta, hainbat urtez, lehendakari izan zen, eta argazkigintzari emandako Irudi galeriaren sorreran ere parte hartu zuen 1989an. Getxoko Irudi Taldea argazkilari-kolektiboaren sortzaile eta bultzatzailetako bat da. Bere liburuen artean aipagarriak ditu Mobiliario urbano, lehen aipatutako Estudios de Color, La ciudad envuelta, Expresión mural en Bizkaia, Florilegios.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]