[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Petra Schelm

Wikipedia, Entziklopedia askea
Petra Schelm
Bizitza
JaiotzaHanburgo1950eko abuztuaren 16a
Herrialdea Mendebaldeko Alemania
HeriotzaHanburgo1971ko uztailaren 15a (20 urte)
Hobiratze lekuaIn den Kisseln (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa
KidetzaArmada Gorriaren Frakzioa
Außerparlamentarische Opposition (en) Itzuli
Hamburgoko etxe honetan poliziak hil zuen Petra Schelm.

Petra Schelm (Hamburgo, Alemania, 1950eko abuztuaren 16a - Ibidem, 1971eko uztailaren 15a) Armada Gorriaren Frakzioa talde armatuko lehen belaunaldiaren kidea izan zen eta poliziak hildako lehena. Horregatik, taldearen barruan, sinbolotzat hartu zuten.

Schelm Baader-Meinhof taldean sartu zen Manfred Grashof mutil-lagunarekin batera. Andreas Baader askatu ondoren (operazio horretan ez zuen parte hartu) Horst Mahlerren lehen taldean bidaiatu zuen, Jordaniarantz 1970eko maiatzean, gainerako bandarekin batera, Hiri Gerrillaren taktiketan, arma automatikoen maneiuan eta klandestinitatean entrenatzeko Palestina Askatzeko Erakundearen (PAE) gerrillarien trebakuntza-eremu batean.

Schelmek Alemaniako bankuei egindako hainbat erasotan eta Baader Meinhof egitura klandestinoaren eraikuntzan parte hartu zuen.

1971ko uztailaren 15an, Mendebaldeko Alemaniako Poliziak Petra Schelm gaztea tiroz hil zuen Hamburgon. Ulrike Meinhof eta Andreas Baader buru zituen Armada Gorriaren Frakzioa talde armatuko lehen hildakoa izan zen. Bere aurkako atxiloketa aginduaren ondorioz Polizia atzetik zuela izandako tiroketa batean hil zuten. Hogei urte zituen. Heriotzaren inguruko hipotesi desberdinak daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]