Parosko Kronika
Itxura
Parosko Kronika | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. III. mendea |
Aurkikuntza lekua | Paros |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Parian marble (en) |
Kokapena | |
Lekua | Ashmolean Museoa Archaeological Museum of Paros (en) |
Bilduma | Ashmolean Museoa eta Archaeological Museum of Paros (en) |
Parosko kronika, heroi mitiko, greziar errege klasiko eta azken hauen erregealdietan zehar gertaturiko garrantzi handiko gertaeren taula kronologikoa da, Atenaseko Zekrope I.agandik hasita (K.a.1582-81). Zatirik garrantzitsuena, Lord Arundelek eraman zuen Ingalaterrara 1627an eta, egun, Oxfordeko Ashmoleam Museumean dago. Taula honek, K.a. 1582-81etik K.a. 264rarteko kronologia bat hartzen du. Paros uhartean aurkitua izan zen eta Parosko haitzurdina izenari ohore egiten dion haitzurdin mota berean tailatua dago.
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honen edukian, beste gauza batzuen artean, honako datu hauek daude.
- Atenasen fundazioa Zekroperen aldetik, Zekropidae leinuaren sortzailea K.a. 1582-81ean.
- Deukalionen erorketa K.a. 1529-28an
- Targelioneko 24an Troiaren konkista (ekainaren 5a) K.a. 1209-8an
- Salaminaren fundazioa Zipren K.a. 1202an
- Panheleniar Jokoei buruzko datu mordoa (ez du, aldiz, Olinpiar Jokoei buruzko inongo daturik ematen)
- Safo Siziliara herbesteratua
- K.a. 484ean dago datatua Eskiloren tragedia baten garaipean Dionisiar handietan.
- K.a. 441ean dago datatua Dionisiar handietan, Euripidesen tragedia batek lortu zuen lehen postua.