Paolo Bortoluzzi
Paolo Bortoluzzi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Genova, 1938ko maiatzaren 17a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1938ko maiatzaren 17a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1993ko urriaren 15a) |
Heriotza | Brusela, 1993ko urriaren 16a (55 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa, ballet dantzaria eta dantzaria |
Paolo Bortoluzzi (Genoa, Italia, 1938ko maiatzaren 17a - Brusela, Belgika, 1993ko urriaren 15a) italiar dantzaria izan zen. Goi-mailako irakasleak izan zituen: Ugo dell´Ara, Nora Kiss, Victor Gsovsky, Assaf Messerer.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1957an jaioterrian debutatu zuen, bertan egiten zen ballet-jaialdi batean. Jaialdi hartan, Maurice Béjartek Haut-voltage aurkeztu zuen, eta Bortoluzzik koreografo harekin dantzatzea erabaki zuen. Baina, 1960. urtera arte itxaron behar izan zuen. Urte horretan, Maurice Béjartek XX. Mendeko Balleta sortu zuen, eta Bortoluzzi taldeko kide izan zen. 1965ean Béjartek Cygne ("Beltxarga") sortu zuen, eta hiru interprete gizonezkoren esku utzi zuen txoriaren papera. Lan haren ondoren, arrakastak bata bestearen ondoren iritsi ziren: Roméo et Juliette (1966), Messe pour le temps présent (1967, "Meza gaur egunerako"), Ni fleurs ni couronnes (1968, "Ez lorerik ez koroarik"), Mariage d´Aurore ("Auroreren ezkontza"). 1969an Nomos Alpha soloa dantzatu zuen.
1970. urtean izugarrizko arrakasta izan zuen, L´Oiseau de feu ("Suzko txoria") lanarekin, eta 1971. urtea ere bide beretik egin zuen: Actus tragicus, Offrande chorégraphique ("Koreografia eskaintza"), Nijinski, clown de Dieu ("Nijinski, Jainkoaren clowna"). Europako antzoki askotara gonbidatu zuten. 1972. urtean XX. Mendeko Balleta utzi zuen, eta Rhineko Ballet alemaniarra zuzendu zuen. Koreografo gisa ere egin zituen saioak: La Valse (1965, Balsa), Cendrillon (1977, "Errauskina"), Nuits d´été ("Udako gaua"). 1978an, Milango Scalan, Bortoluzzik Picassoren omenezko ekitaldi bat osatu zuen. 1973an dantza-eskola bat zabaldu zuen Turinen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.