[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Pakatiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pakatianoren txanpon bat

Pakatiano (? - c. 248, latinez: Tiberius Claudius Marinus Pacatianus Filipo Arabiarraren garaian Erromako Inperioaren usurpatzaile bat izan zen Danubioaren eremuan.

Zosimo eta Zonarasen aipamenengatik eta hainbat txanponengatik ezagutzne dugu, Danubioko legio baten ofiziala zela esaten zutenak. Zosimoren arabera Mesian Pakatianok egindako altxamendua (ziurenik Viminacium kontrolpean izan zuen) eta Jotapianok Sirian egindakoak Filipo Arabiarra haserratu eta senatuari eskatu zien hiltzeko baimena. Dezio senataria bidali zuten, baina honek ondo asmatu zuen Pakatiano bere gizonek hilko zutela bere hil aurretik.