Patxi Eugi
- Artikulu hau pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eugi (argipena)».
Eugi | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Patxi Eugi Cabodevilla | |||
Jaiotza data: | 1971ko azaroaren 3a (53 urte) | |||
Jaioterria: | Agoitz (Nafarroa Garaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Altuera: | 1,83 m | |||
Pisua: | 84 kg | |||
Debutatze data: | 1991ko uztailaren 5a | |||
Debutatze pilotalekua: | Labrit (Iruñea) | |||
Erretiratze data: | 2008ko abuztuaren 10a | |||
Erretiratze pilotalekua: | Toki-Eder (Agoitz) |
Patxi Eugi Cabodevilla, pilota arloan Eugi deituraz ezaguna (Agoitz, Nafarroa Garaia, 1971ko azaroaren 3a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin. Lehendabiziko partida 1991ko uztailaren 5ean jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Txapelketa nagusietan sei titulu irabazi zituen: buruz burukoan 1996koa, 1999koa eta 2000koa; eta lau eta erdikoan 1992koa, 1994koa eta 2000koa. Julian Retegi handiaren ondorengo urteetan, esku huskako pilotari nagusia izan zen, Ruben Belokirekin batera. Erretiratuz geroztik, beste hainbat pilotariren botilero dabil, Juan Martinez de Irujorekin esate baterako.
Kubako mundu txapelketan, 1990ean, urrezko domina jaso zuen Azkaraterekin batera, binakakoan. Profesional gisa 1991n hasi zenez, ezin izan zuen 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan parte hartu, nahiz eta faboritoetakoa izan.
Lehenengo txapela berehala eskuratu zuen, 1991ko lau eta erdikoan. Patxi Eugiren sasoirik hoberena 1996 eta 2001 bitartean etorri zen, tarte horretako final guztietan (1997ko Arretxe eta Elkororen artekoan izan ezik) aritu baitzen, eta 1996koa, 1999koa eta 2000koa irabazi baitzituen.
2008ko abuztuaren 10ean azken partida jokatu zuen profesional gisa. Bere herriko frontoia, Agoitz, aukeratu zuen erretiroa hartzeko. Lasa III.a lagun zuela, Martinez de Irujo eta Nalda III.aren aurka jokatu zuen, eta 20-22 galdu.
2011n Garfe enpresarekin itzuli zen pilotalekuetara.[1]
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Buruz buruko txapelduna: 1996, 1999 eta 2000.
- Buruz buruko txapeldunordea: 1998 eta 2001.
- Lau eta erdiko txapelduna: 1991
- Nafarroako lau eta erdiko txapelduna: 2000
- Nafarroako lau eta erdiko txapeldunordea: 2002
- Banakako finalak
Urteak | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1996 | Eugi | Arretxe | 22-19 | Atano III.a |
1998 | Beloki | Eugi | 22-13 | Atano III.a |
1999 | Eugi | Elkoro | 22-11 | Astelena |
2000 | Eugi | Beloki | 22-13 | Atano III.a |
2001 | Beloki | Eugi | 22-8 | Atano III.a |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Patxi Eugiren fitxa, Aspe enpresaren webgunean.