Powerscourt Estate
Powerscourt etxea Powerscourt Estate | |
---|---|
Powerscourt Estate | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Wicklowko konderria |
Giza kokaleku | Enniskerry |
Koordenatuak | 53°11′05″N 6°11′13″W / 53.1847°N 6.1869°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1741 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Richard Cassels (en) |
Estiloa | Palladianismoa |
Webgune ofiziala | |
Powerscourt etxea (ingelesez Powerscourt Estate, irlanderaz Eastát Chúirt an Phaoraigh) Wicklowko konderriko Enniskerry herrian kokaturik dagoen jauregia da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIII mendean bazen gaztelu estrategiko bat bertan, La Poer baroiarena. Abizena ondoren "Power" bihurtu zen. Dena den gaur egun dakusagun jauregia Richard Cassels arkitektu alemaniarrak diseinatu zuen. Lanak 1731ean hasi ziren eta 1741ean bukatu.
Mervyn Wingfield Powerscourteko bizkonde bihurtzean jauregiak 200 km²-ko azalera osatzen zuten lurrak zituen inguruan. Europako palazio handiek bezala lorategi ederrak egin zituen Mervynek.
1961ean Wingfieldarrek Slazenger familiari saldu zioten, eta hauek dira gaur egungo jabeak. 1974ean sute handia izan zen eta etxearen barrualde guztia suntsitu zen. Hutsik iraun zuen jauregiak harik eta 1996an berriztu zen arte.
Lorategiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat elementuk osatzen dituzte lorategiak:
- Uhandrearen aintzira (Triton Lake): Jauregiaren aurrealdean dagoen aintzira borobila da. Izena aintziraren aurrean dagoen uhandrearen eskulturak ematen dio.
- The Perron: Jauregitik uhandrearen aintzirara jeisten den eskaileradun bidea da. 1874ean egin zuten.
- Lorategi japoriarrak
- Dorre borobila: 1911ean eraikitako harrizko dorrea da.
Powerscourt ur-jauzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Powerscourten lurrek urjauzia ere beren baitan hartzen dute. Urjauziak 121 metrotako altuera du eta Irlandako garaiena da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Uhandrearen aintzira
-
Lorategi japoriarrak
-
Dorre borobila
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala