[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Power Line Communications

Wikipedia, Entziklopedia askea

Power Line Communications, siglen bidez adierazita PLC, kable elektrikoren bidezko komunikazioari erreferentzia egiten dion ingelesezko terminoa da. Teknologia honek sare elektrikoaz baliatzen da uhin eramaile baten bidez banda zabaleko datu bidalketa digitalak egiteko. Elektrizitatea goi-tentsioko lineen bidez transmititzen da, tentsio ertaineko lineen bidez zabaldu eta behe-mailako lineen bidez erabiltzen da eta PLC teknologia hiru mailetan aplika daiteke. Haren erabilera nagusia dira: batetik datu transmisio lokala eta bestetik interneteko sarrera.

Erabilera lokala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilera lokalerako gutxienez bi hargailu-transmisore erabili behar dira. Etxean hargailu-transmisore bat konekta daiteke ADSl, kable edo Wimax-modemera eta lokia sartzen da, hartara linea bereko loki guztiak sarbide puntuak bihurtzen dira. Bigarren hargailu-transmisoreak lokitik interneteko datuak jaso eta bidaltzen ditu. Sare lokal batean baliatzen ahal da ethernet-kablerik eta haririk gabeko konexiorik gabeko puntu bat sare lokalarekin lotzeko. Sarbide puntuetan konekta daitezke ekipoak, sareko inprimagailuak, wifi hargailu-transmisoreak, VoIP telefonoak eta abar. Transmisioak frekuentzia altuan egiten dira (1,6-30 MHz) elektrizitatea frekuentzia txikian (50-60 Hz) transmititzen den bitartean.

Internet hornidura BLP

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso zabaldua ez badago ere elektrizitate banatzaileek sare elektriko orokorra balia dezakete internet zerbitzua eskaintzeko. Horri BLP edo Broadband over Power Lines deritzo.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]