PFC Cherno More Varna
Ezizena(k) | Моряците (marinelak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1913 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Ticha Stadium edukiera: 8.250 lagun inaugurazioa: 1968 (2008an berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Marin Marinov | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Ilian Iliev | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bulgariako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
PFC Cherno More Varna (bulgarieraz Професионален футболен клуб Черно Море Варна, "Cherno More Varna Futbol Klub Profesionala"), Bulgariako futbol taldea da, Varna hirikoa. XX mendearen hasieran Bulgariako lau liga irabazi zituen, baina ordutik titulu bakarra du, 2015eko Kopa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1913an Varnako itsas akademian sortu zen taldea. SC Vladislav Varna izenarekin hiru liga irabazi zituen 1920ko hamarkadan eta 1938an laugarren bat, oraingoan Tcha Varna izenarekin. Bigarren Mundu Gerraren ondoren hiriko taldeen arteko hainbat fusio gertatu ziren eta taldearen izenak aldaketa handiak izan zituen. Kirol emaitzak ordea apalak izan ziren.
2006an Bulgariako Kopako finala jokatu zuen eta 2008an ere finalista izan zen, baina bietan galtzaile atera zen. Urte honetan bosgarren bukatu zuen liga eta UEFA Kopan aritu zen. Hurrengo urtean hirugarren egin zuen, orain arteko posturik onena. Azken denboraldietan erdi-behekaldean aritu da. 2015ean azkenik lortu du Bulgariako Kopa irabaztea, Levski Sofia 2-1 garaituz.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bulgarian: 6
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Bulgarieraz) webgunea