Svetlana Khorkina
Svetlana Khorkina | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2017) | |||||
2008ko apirilaren 14a - 2012ko urtarrilaren 23a
Hautetsia: 5th State Duma of the Russian Federation (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Belgorod, 1979ko urtarrilaren 19a (45 urte) | ||||
Herrialdea | Errusia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, gimnasta artistikoa eta Dumako diputatua | ||||
Altuera | 164 zentimetro | ||||
Lantokia(k) | Mosku | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | 5th State Duma of the Russian Federation (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Errusia Batua | ||||
Svetlana Vasilyevna Khorkina (errusieraz: Светлана Васильевна Хоркина) (Belgorod, Errusia, 1979ko urtarrilaren 19a -) errusiar gimnasta ohia da eta errusiar parlamentaria izan da[1]. Hiru Olinpiar Jokotan lehiatu zen (1996, 2000 eta 2004) eta zazpi domina eskuratu zituen. Barra asimetrikotan bereziki ona zen.
Gimnasiaren historiako kirolari arrakastatsuenetakoa kontsideraturik dago[2]. Aurreneko gimnasta izan zen Munduko txapelketatan hiru aldiz bakarkako txapelduna izaten eta bigarrena Nadia Comăneciren ondoren Europako txapelketetan hiru aldiz bakarkakoa irabazten.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitatik izan zuen gimnasiarako grina. 1'65 metrotako garaiera zuen[1] eta gehienek altuegia zela irizten zioten arren Boris Pilkin entrenatzaileak hasieratik ikusi zion potentziala eta bere gorputz garaiari egokituriko teknika eta entrenamendu estrategiak garatu zizkion.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1994ko apirilean egin zuen debuta Munduko txapelketetan eta bederatzigarren postuan gelditu zen. Dena dela bigarrena izan zen barra asimetrikotan (9.875 puntu) eta jauzian (9.800). Hurrengo urtean Japoniako Sabae herrian lortu zuen aurreneko urrezko domina, barra asimetrikotan hain zuzen ere.
1996. urtea bikaina izan zen, Munduko txapelketan urrezko domina lortu ondoren Atlantako Olinpiar Jokoetan eta barra asimetrikoetan txapeldun izan baitzen[3]. Hurrengo urteetan Europako eta Munduko txapelketetan urrezko domina ugari jaso zituen, jokaturiko barra asimetrikoko txapelketa guztiak irabaziz. Bakarkako txapelduna ere izan zen, mundu mailan (1997, 2001, 2003)[1] eta Europa mailan (1998, 2000, 2002)[4].
2000. urteko Sudneyko Olinpiar Joketan berriz nagusitu zen barra asimetrikotan eta zilarrezko bi domina ere jaso zituen, taldekoa eta lurreko ariketan[5].
2004ko Udako Olinpiar Jokoan Atenasen jokatu ziren eta bakarkako txapelketan zilarra eskuratu zuen Carly Patterson estatubatuarraren atzetik[6].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zailtasun handiko ariketak egiten zituen eta aparatu bakoitzerako hainbat ariketak bere izena darama. Bestetik ariketak egiteko janzkerari eta makillajeari garrantzi handia eman izan zion, bere esanetan kirola baino gehiago baita gimnasia artistikoa. Hori dela eta sarritan "diva" izaera zuela esan izan zen baina berak erantzun zuen esanez "berdin zait zer dioten. Ez nintzateke diva edo erregina izango halako kreatiboa ez banintz[4].
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an erretiroa hartu zuen eta 2007ako Errusiako hauteskundeetan Dumako diputatu bihurtu zen Vladimir Putin-en alderdiaren barruan. Lau urte egin zituen karguan. gaur egun Errusiar armadan kargu garrantzitsua du[7].
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | ||
---|---|---|
Txapelketa | Domina | Kategoria |
Atlanta 1996 | Barra asimetrikoak | |
Taldekoa | ||
Sydney 2020 | Barra asimetrikoak | |
Lurrekoa | ||
Taldekoa | ||
Atenas 2004 | Bakarkakoa (guztira) | |
Taldekoa | ||
Munduko txapelketak | ||
Txapelketa | Domina | Kategoria |
Brisbane 1994 | Jauzia | |
Barra asimetrikoak | ||
Dortmund 1994 | Taldekoa | |
Sabae 1995 | Barra asimetrikoak | |
Bakarka (guztira) | ||
San Juan 1996 | Barra asimetrikoak | |
Lausanne 1997 | Bakarka (guztira) | |
Barra asimetrikoak | ||
Taldekoa | ||
Oreka barra | ||
Lurrekoa | ||
Tianjin 1999 | Barra asimetrikoak | |
Taldekoa | ||
Lurrekoa | ||
Gante 2001 | Bakarka (guztira) | |
Barra asimetrikoak | ||
Jauziak | ||
Taldekoa | ||
Lurrekoa | ||
Anaheim 2003 | Bakarka (guztira) | |
Munduko Kopako finala | ||
Txapelketa | Domina | Kategoria |
Sabae 1998 | Barra asimetrikoak |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Svetlana KHORKINA» Olympic Channel (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- ↑ «Svetlana Khorkina Bio, Stats, and Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2020-04-17 (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- ↑ «La rutina de barras asimétricas de Svetlana Khorkina en Atlanta 1996» Olympic Channel (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- ↑ a b (Ingelesez) «Main:Svetlana Khorkina» Gymnastics Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- ↑ (Ingelesez) Roberts, Selena. (2000-09-25). «SYDNEY 2000: GYMNASTICS; A Champion Answers Disaster With Triumph (Published 2000)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- ↑ (Ingelesez) O'Rourke, Meghan. (2004-08-20). «Russia's gymnastics queen preens at the finals.» Slate Magazine (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- ↑ (Ingelesez) LiubovB. (2018-08-22). «Khorkina: It’s a pity that USSR broke down» Gymnovosti (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Errusiako gimnastak
- Emakume gimnasta artistikoak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak gimnastikan
- Errusiako politikariak
- Errusia Batuko politikariak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak