[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sumendi-erupzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hawaiar motako erupzioa.

Sumendi-erupzioa lurrazalaren pitzaduretatik edo irekiguneetatik laba, errautsak, gasak eta abar irtetea da.

Erupzioen ezaugarriak aztertzeko alderdi asko izan behar dira kontuan; magma oso likatsua den ala ez, sumendi-tximinia nolakoa den, gasen presioa oso handia den, etab. Oro har, leherketa bidez izaten dira erupzioak (magma azidoa, oso likatsua, kraterraren inguruan edo kraterrean bertan solido denean), baina gerta daitezke leherketarik gabekoak ere (magma basikoa denean sumendiaren laba, gasak eta abar pixkana ateratzen dira). Erupzio mota asko dago eta kanpotik ikusten diren ezaugarrien arabera sailkapen orokor bat egin da, baina ez da sailkapen mugatua; erupzio bakar batean bi erupzio motaren ezaugarriak ager daitezke, sumendi batek erupzio mota desberdinak izan ditzake aldiko, eta abar.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.