Sukar itzulkor
Sukar itzulkor | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | infekzio bakteriano primarioa, borreliosia, gaixotasun bakterianoa, recurrent fever (en) eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | doxiziklina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A68.9, A68, A68.1 eta A68.0 |
GNS-9-MK | 087 eta 087.9 |
DiseasesDB | 1547 |
MedlinePlus | 001350 |
eMedicine | 001350 |
MeSH | D012061 |
Disease Ontology ID | DOID:13034 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sukar itzulkor edo atzerakaria[1] gaixotasun infekziosoa da, gorputzeko tenperatura behin eta berriz igotzen duena. Rickettsia generoko mikroorganismoek edo Borrelia generoko espiroketek eragindakoa izan daiteke,[2] gizakiari parasito hematofagoen ziztadek transmititzen dizkionak: intsektuak, zorriak kasu, eta akaroak, akainak bezala, bereziki Ornithodoros generokoak.[3]
Kutsatutako pertsona gehienek 5-15 eguneko epean garatzen dute gaixotasuna, hozka egin eta gero. Sintomak hauek izan daitezke: sukar gogorra izerdi ugariarekin, hotzikarak, buruko mina, giharretako edo artikulazioetako mina eta goragalea. Erupzio bat ere gerta daiteke. Oro har, sintoma horiek 2 eta 9 egun bitartean irauten dute, eta gero desagertu egiten dira. Ziklo horrek hainbat astez jarrai dezake, pertsona ez bada tratatzen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Gaixotasunen Hiztegia] [2015]
- ↑ Schwan, T. (1996). «Ticks and Borrelia: model systems for investigating pathogen-arthropod interactions» Infect Agents Dis 5 (3): 167–81. PMID 8805079..
- ↑ Schwan T, Piesman J. (2002). «Vector interactions and molecular adaptations of Lyme disease and relapsing fever spirochetes associated with transmission by ticks» Emerg Infect Dis 8 (2): 115–21. doi: . PMID 11897061. PMC 2732444..
- ↑ Ryan KJ; Ray CG, ed. Sherris Medical Microbiology. (4. argitaraldia) McGraw Hill, 432–4 or. ISBN 0-8385-8529-9..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |