[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sutton Hoo

Koordenatuak: 52°05′23″N 1°20′20″E / 52.0897°N 1.3389°E / 52.0897; 1.3389
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sutton Hoo
Motaarkeologia-aztarnategi eta turismo-atrakzioa
Geografia
Map
Koordenatuak52°05′23″N 1°20′20″E / 52.0897°N 1.3389°E / 52.0897; 1.3389
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaEkialdeko Ingalaterra
Non-metropolitan countySuffolk
Non-metropolitan districtEast Suffolk
HerrixkaSutton
Sutton Hoon aurkitutako kaskoa

Sutton Hoo, Erresuma Batuko Suffolkeko toki bat da. Bertan, 1939an, VII. mendeko hil itsasontzi baten hondakinak eta zenbait tresna aurkitu ziren.

Sutton Hook, berebiziko garrantzia izan du Erdi Aroaren historialarientzat, Ingalaterran saxoien garai horri buruzko informazioa eman baitzuen, aurkikuntza hau egin arte, oso dokumentatua ez zegoen garaia. Erresuma Batu osoko aurkikuntza arkeologiko nagusietako bat da, bere antzinatasuna, tamaina, ez ohikotasuna eta garrantzi historikoagatik.

Sutton Hooko altxorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sutton Hoon topatutako mozorro baten erreplika.

Sutton Hoo, harkaitz batean dago, Deben ibaiaren eskuineko ertzean. 1601ean, toki honetan, zenbait hil muino aurkitu ziren. Ikerketa arkeologiko modernoa, 1938an hasi zen. Urte bete beranduago aurkitu zen hil itsasontzia. 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1986 eta 1992an ere indusketak egin ziren.

Toki honetan, hil muino ugari dago, baina Sutton Hoo izenak, 1. muinoan aurkitutako hil itsasontziari erreferentzia egiten dio. Muino hau, aldi berean, beste 20 muino ezberdinez osatua dago, horietako askok, industu gabe jarraitzen dutelarik. Gainera, beste 27 lurperaketa aurkitu ziren toki honetan. 27 hobi hauetako 20ren kokapen zirkularrak, erritu ekintzei zegozkien hobiak zirela suposarazten du. Toki honetan, 2. muinoa ere dago, non gizon eta zaldi baten erraustutako hondarrak aurkitu ziren, eta 3. muinoa, non beste hil itsasontzi bat aurkitu zen, 1860an arpilatua.

Aurkikuntzak, 625. urte inguruan datatuak daude, altxorrarekin batera aurkitu ziren urrezko txanpon batzuei esker. Itsasontziak, 3 metro inguruko luzera du. Estalki ireki bat eta hil kamera bat zituen. Ez da ezagutzen nabigatu ote zuen, baina bai artisau profesionalek egina izan zela.

Sutton Hoon aurkitutako altxorra, zabala da. Aurkikuntza gehienak, British Museumean erakusten dira. Horien artean, urrez eta zilarrez eginiko apaingarri pertsonalak, ezpata eta kaskoak bezalako armak, eta pertzak bezalako etxeko tresnak daude. Mota orotako ehunen hondarrak ere aurkitu ziren.

Aurkikuntzen artean, Bizantzion datatutako idazkun bat duen zilarrezko plater bat ere badago. Zilar eta brontzezko beste objektu batzuk, Mediterraneo aldetik datoz, eta berriagoak dira. Aurkitutako arkuetako bat, zeltar jatorrikoa da. Objekturen batzuk, xehetasun kristauak dituzte: zilarrezko bi goilarak, "Saulos" eta "Paulos" idazkunak daramatzate, greziar hizkietan idatziak.

2021ean "The Dig" filma egin zuen Simon Stonek aurkikuntza honen istorioa kontatzen, Ralph Fiennes eta Carey Mulligan protagonista lanetan daudelarik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]