Stromae
Stromae | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paul Van Haver |
Jaiotza | Etterbeek, 1985eko martxoaren 12a (39 urte) |
Herrialdea | Belgika |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa nederlandera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, raperoa, estudioko musikaria eta disko-ekoizlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Stromae eta Opsmaestro |
Genero artistikoa | Belgian hip hop (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Because Music (en) Mosaert |
stromae.com | |
Paul van Haver (Brusela, Belgika, 1985eko martxoaren 12a), Stromae izen artistikoaz ezagunagoa, abeslari, konpositore eta ekoizle belgikarra da, eta hip hopean eta musika elektronikoan egin du karrera. Stromaek frantsesez abesten du, eta ospetsu egin zen, besteak beste, «Alors on danse», «Papaoutai» eta «Tous les mêmes» abestiekin. Hiru estudio-album argitaratu ditu: Cheese, Racine carrée eta Multitude.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa eta musika ibilbidearen hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paul van Haver Laeken-en, Bruselan, sortu zen.[1][2] Haren ama belgikarra da eta aita ruandarra, arkitektoa. Bederatzi urte zituela, aita bere jaioterrira joan zen lan-arrazoiengatik, eta Ruandako genozidioan (1994) hil zen, Afrikako Aintzira Handietatik oso gertu. Haren berri telefonoz eman zitzaion familiari, hil baino hilabete batzuk lehenago harekin harremana galdu ondoren.[3] Aitak umezurtz utzita, Van Haver hiru anaiekin eta arrebarekin hazi zen Bruselako periferian. Hamaika urte zituela, musikaz interesatzen hasi zen gaztea, eta Jette-ko musika akademian eman zuen izena. Han solfeo- eta bateria-klaseak jaso zituen.[3]
2000. urtean, hamabost urte zituela, Paul Van Haverrek Opsmaestro ezizena aukeratu zuen raparen munduan bere burua ezagutarazteko. Baina beste artista lokal baten izenaren oso antzekoa zen, eta bederatzi urte geroago mundu osoan ezaguna izango zen izena jartzea erabaki zuen: Stromae. Van Haverrek verlana erabili zuen eta maestro hitzaren silabak alderantzikatu zituen.[4] Hamazazpi urterekin Suspicion taldea osatu zuen J.E.D.I rapzalearekin batera. eta elkarrekin Faut qu't'arretes le rap abestia eta bideo musikala konposatu zuten. Hala ere, J.E.D.I.-k duetoa uztea erabaki du, eta Stromae bakarlari bihurtu zen. 2005ean, Stromae jendaurrean ezagutarazten hasi zen, Hip Hop dantza-lehiaketetan parte hartuz; besteak beste, Hip Hop Family 2006an eta Juste Debout 2007an.[5]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudio-albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titulua | Xehetasunak |
---|---|
Cheese |
|
Racine carrée |
|
Multitude |
|
EPa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2007: Juste un cerveau, un flow, fond et un mic…
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Stromae, petit prince de Bruxelles. Valonia Bruselas.
- ↑ Coljon, Thierry. (24 de septiembre de 2010). Ma journée avec Stromae, de Laeken à Vilvorde. , 40 or..
- ↑ a b Média, Prisma. «Stromae évoque son enfance sans père - Voici» Voici.
- ↑ «Stromae - Contact la radio Enjoy !» My Contact 16 de julio de 2009.
- ↑ «Biographie Stromae, âge et discographie» TV5MONDE Culture.