[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Stomatopoda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stomatopoda
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
Ordena Stomatopoda
Latreille, 1817
Datu orokorrak
MugimenduaErrodadura

Estomatopodoak edo Itsas Mantisak krustazeo mota bat dira. Animalia hauek harraparitza izaera daukate, beraien harrapakinak suntsitzen eta hiltzen.

Mantis bezala ezagutzen da beste insektuekin berdintasuna daukalako. Ere deitzen diote "boxeolari" beraien kolpeak azkarrak eta indartsuak direlako. Ez ditugu akuarioetan ikusten, behin baino gehiagotan bere kristala apurtu dituztelako. Badaude datuak esaten dituztela beraien kolpeak ailegatzen direla bere helmugara soilik 5 milisegundutan.

Itsaso tropikal eta subtropikaletan egoten dira, itsasoak bero eta ez oso sakonak izaten dira. Beraien luzera heldu ahal da 39 Zentimetro-etaraino baina bere luzera batezbestekoa 30 zentimetro dira. Oskola buru osoa estaltzen die eta gorputzaren lehengo zatia. Kolorez beteta daude, kolore nabarmenetatik kolore argietaraino, ikuskizun ibiltariak dira. Baina ikaragarriena da beraien begietatik ikusten dutena. Ez baditugu ikusten ez du esan nahi animali arruntak ez direnik, alderantziz, Itsasoa animalia honetaz oso populatua dago, ordea, ez ditugu ikusten gordeleku eta zulo anitzetan izkutatzen direlako.

Oldarkorrak dira eta normalean bakartiak. Denbora gehiena ezkututa pasatzen dute eraketa harritsuetan, itsas hondoetan. Ehizakiei jarraitu ordez, krustazio gehienak bezala, ehizakiak iristsi arte itxarotea nahiago dute. Espezie gehienak itsaso tropikaletan eta subtropicaletan bizi dira, hala nola, Karibe itsasoan edo Ozeano Barean eta Indiako Ozeanoan. Hala ere, badira itsaso epeletan bizi direnak, adibidez, Squilla matis-a.

Gure begiek konoetaz eta makiletaz osatuta daude, makilei esker ikusten dugu Argia eta mugimendua eta konoei esker koloreak. Txakurrak, adibidez, dauzkate bi argi kono, eta hauei esker ikus dezakete urdina, berdea eta hori pixka bat, guk 3 argi kono ditugu, eta hoiei esker ikusten ditugu ikusten ditugun koloreak. Stomatopoda aldiz, ez dauka ez 2, ez 3, ez 4 argi kono... Baizik eta 16! Guk ikusten dugun ostadarra 3 koloreen bidez egina dago, beraz, Stomatopoda ikusiko du koloreez egindako leherketa zoragarri bat. Gizakiok ezin dugu irudikatu Itsas mantisak ikusten duena. Horregatik daukate hainbeste kolore bere gorputzean. Itsasoan, badaude milaka espezieak adaptatu direla modu desberdinean. Daude espezie batzuk ez dituztela koloreak desberdintzen eta beste batzuk superdotatu ikusmen batekin.


Kolorez beteta egotea ez du esan nahi animalia lagungarri bat izatea, are gehiago, Itsas mantisa munduko animali bortitzenetariko bat da. Bere gorputzaren aurreko partean daukate bi apendize zorrotz jaurtizen dituztela kalibre 22 bala baten abiadura berdinera, eta hiru milesimetan eraso dezake bere harrapakinari 1500 Newton indarrarekin (Ideia bat egiteko, gizakiok ahal izango bagenu abiadura honen 1/10 besoak mugitu, ahal izango genuke pilota bat orbitan jarri). Bere gorputz-adarrak mugitzen dira hain azkar urak irakiten duela Stomatopoda pasatzerakoan, prozesu honi "superkabitazioa" deitzen zaio. Kabitazio burbuila hauek egiterakoan, sortzen da itsas-azpiko uhin hedakor bat, hil dezakeena harrapakina nahiz eta bere kolpea huts egin.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]