[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Steampunk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Steampunk hiri tribuko pertsona azpigenero honetako ezaugarriak erakutsiz: XIX. mendeko jazkera eta garai beso protesia.

Steampunka zientzia-fikzio eta fantasia generoen barneko literatura, komiki, zinema, marrazki bizidun eta bideo-joko azpigenero bat da, 1980ko hamarkadan cyberpunk azpigeneroaren testuinguruan sortu zen, baina gotiko azpikulturaren elementuak ere bere egin ditu. Gaur egun artistikoki eta sozialki garatutako azpigeneroa bilakatu da, bere inguruan hiri tribu zehatz bat ere sortuz.

Azpigenero hau nagusiki XIX. mendean girotuta dago, zehazkiago Viktoriar Aroko Erresuma Batuan, baina benetazko historian ez bezala, bapore-makinen eta elektrizitatearen tekonologia oso garatu dagoen errealitate anakroniko batean. Mendebalde Urrunean ere girotzen da.

Maiz, H. G. Wells eta Jules Verne idazleen eleberrietako fikziozko asmakuntzak agertzen dira, alegia, XIX. mendean ezinezkoak ziren eta oso aurreratuak egon liratekeen gailuak.

Marrazki bizidunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]