Stalgasin
Itxura
Stalgasin Star Warseko fikziozko unibertsoan espezie estralurtar baten hiria da-
Stalgasin Geonosis planetako erlauntza hiriburua zen. Hemen bizi zen Poggle Txikia artxiduke geonosiarra, planeta osoan zehar beste hogei erlauntza kontrolatzen zituena.
Stalgasin, planetako gainontzeko eraikin guztiak bezala, Phidna izeneko bizkarroi baten hondakinak eta harkaitz hautsa nahastuz eraikia zegoen.
Erlauntza honetan, oso erraldoia zena, zenbait gudu droide lantegi eta Geonosiseko Harea nagusia zeuden. Stalgasinetik hasi zen negoziatzen Merkataritza Federazioarekin eta bertan sinatu zen azkenik Konfederakuntzaren hitzarmena, non Sistema Independenteen Konfederakuntzako separatisten lehen operazio basea ezarri zen.