Sinalefa
Itxura
Sinalefa poesian, bertsoetan-eta, hitz baten amaierako bokala eta hurrengo silabaren hasierako bokalak (euskalki gehienetan h bat tartean baldin badago ere bai) silaba bakar bat moduan hartzeari esaten zaio.
Ahoskatzerakoan, abesterakoan, silabak neurtzerakoan, bi silaba bezala idatziko genituzkeenak batera ahoskatuko direnez, silaba bakartzat hartzen da neurri kontuetan.
- Adibidea:
- Balearen bertsoak- Herrikoia.
Mila bederatzi_ehun da
lehenengo_urtian
Maiatzaren hamalau-
garren egunian
Orioko_herriko
barraren aurrian.
Balia__agertu zan
beatzik aldian.
Bi hitzen arteko marra horiek sinalefa adierazi nahi dute.