[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Simple Object Access Protocol

Wikipedia, Entziklopedia askea

SOAP edo Simple Object Access Protocol (Objektuak eskuratzeko protokolo sinplea) sare baten XML formatuan mezuak elkartrukatzeko sortutako protokoloa da, normalean HTTP protokoloaren gainean erabiltzen delarik. Batez ere web zerbitzuak eskuratzeko erabiltzen den protokoloa da.

  • Komunikazio protokoloa da.
  • Aplikazioen arteko komunikazioa erraztea du helburu.
  • Sare baten mezuak bidaltzeko formatua da.
  • Interneten erabiltzeko diseinatuta dago.
  • Exekutatzen duen plataformarekiko independentea da.
  • Erabiltzen den programazio lengoaiarekiko independentea da.
  • XMLn oinarrituta dago.
  • Erraza eta hedagarria da.

SOAP mezuen adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian SOAP adibide bat ikus daiteke. Liburu baten ISBN kodea izanez, beronen informazioa ematen duen web zerbitzua erakusten du:

 <soap:Envelope xmlns:soap="http://schemas.xmlsoap.org/soap/envelope/">
   <soap:Body>
     <getInfoLiburua xmlns="http://liburuak.adibidea.com/ws">
       <ISBNkodea>8483311739</ISBNkodea>
     </getInfoLiburua>
   </soap:Body>
 </soap:Envelope>

Aurreko mezuari erantzunen, honako hau izan liteke jasotakoa:

 <soap:Envelope xmlns:soap="http://schemas.xmlsoap.org/soap/envelope/">
   <soap:Body>
     <getInfoLiburuaErantzuna xmlns="http://liburuak.adibidea.com/ws">
       <getInfoLiburuaEmaitza>
         <izenburua>Mega txikientzat</izenburua>
         <egilea>Baztarrika B.-Etxezarreta I.</egilea>
         <argitaletxea>Elkar argitaletxea</argitaletxea>
       </getInfoLiburuaEmaitza>
     </getInfoLiburuaErantzuna>
   </soap:Body>
 </soap:Envelope>

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]