[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Simoko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simoko armarria
Simoko armarria

Simoko armarria (finlandieraz, Simon vaakuna) Finlandia iparraldean dagoen Simo udalerriaren ikur nagusia da.

Armarria 1956. urtean sortu zuen Olof Eriksson artista helsinkiarrak eta, bertako sinbolismoaren bidez, udalerriko bereizgarri nagusiak adierazi nahi izan zituen. Urte bereko irailaren 27an, udalbatzak Simoko ikur ofizialtzat hartu zuen (Barne Ministerioak hurrengo urteko otsailaren 27an onartu zuen). Zelai urdinaren gainean, gurutze moduan antolatuta dauden zilarrezko lau izokin buztan daude. Hain zuzen ere, arrain honek udalerriari izena ematen dion ibaia irudikatzen du; Simo, alegia. Ibai hau, historian zehar, Lappiko komunikabe garrantzitsua eta arrantza gune nagusia izan da, eta horrek ibai-ahoan zegoen herria haztera eraman zuen. Beraz, hornitzaile eta bidelaguna, era berean, udalerriaren bereizgarri eta ikur nagusia da [1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 162 or. ISBN 951-773-085-3..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]