[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Shipibo-konibo hizkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shipibo-konibo, shipibo
Pano-tacano hizkuntzak mapa (shipibo-koniboa geziaz adierazita)
Datu orokorrak
Lurralde eremuaPeru
Hiztunak34.152
Hizkuntza sailkapena
Pano
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3shp
Ethnologueshp
Glottologship1253
IETFshp

Shipiboa, shipibo-coniboa edo shipibo-koniboa Peruko 47 jatorrizko hizkuntzetako bat da. Pano familiako hizkuntzetatik hiztun gehien dituena da (34.152 hiztunekin), nahiz eta Peruko 2017ko erroldan soilik 25.222k identifikatzen zuten euren burua etnia shipibo-koniboarekin. Shipiboa, shipibo-coniboa edo shipibo-koniboa Peruko 47 jatorrizko hizkuntzetako bat da. Pano familiako hizkuntzetatik hiztun gehien dituena da (34.152 hiztunekin), nahiz eta Peruko 2017ko erroldan soilik 25.222k identifikatzen zuten euren burua etnia shipibo-koniboarekin.

Peruko bost eremu hauetan hitz egiten da: Ucayali, Loreto, Madre de Dios, Huanuco eta Lima.

Shipibo-koniboek ez dute izen bereziegia euren hizkuntzarentzat eta [non] joi "gure hizkuntza" deitzen diote, eta bestelako hizkuntzei (gaztelaniari eta beste indigena talde batzuen hizkuntzei) nawan joi "atzerritarren hizkuntza" aplikatzen zaie, batez ere pano hizkuntzak hitz egiten ez dituzten beste taldeei.

Shipibo-koniboa bizirik dagoen hizkuntza da Hezkuntza Ministerioaren arabera (2013), eta, 2007az geroztik, herriko ordezkarien parte-hartzearekin eratutako alfabeto ofizial normalizatu bat du (2007ko irailaren 13ko 0337-2007-ED Zuzendaritza Ebazpena[1] eta 2015eko ekainaren 12ko MINEDU Ministerioaren 303-2015 Ebazpena[2]). Gaur egun, kultura arteko hezkuntza elebiduneko 282 eskola daude eta Kultura Ministerioak erregistratutako 14 itzultzaile eta interprete daude.[3]

Hizkuntzak eta aldaerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shipibo-koniboak lau dialekto ditu[4]:

  • Shipibo
  • Konibo
  • Shetebo edo Xetebo
  • Piskibo edo Pisquibo

Deskribapen linguistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bokalak
BOKALAK Aitzinekoak Erdikoak Atzekoak
Itxiak i ĩ ɯ ɯ̃
Erdi-itxiak o õ
Irekiak a ã
  • / i / ia itxia da, aitzinekoa. Ez biribilduta: [ ].
  • / ɯ / itxia, ia atzekoa. Ez biribilduta: [ ɯ̟ ]
  • / o / erdi-itxia, atzekoa. Ez biribilduta: [ o̽ ].
  • / i, ɯ, o / zentralagoak izaten dira silaba itxietan
  • / a / ia irekia, zentrala. Biribilduta: [ɐ].
  • Kontsonante sudurkari baten atzean, / i, ɯ, o, a / soinu bokalak fonetikoki nasalizatzen dira [ĩ, ɯ̃, õ, ã], baina bokal sudurkariekiko / ĩ, ɯ̃, õ, ã /, alofono horien portaera fonologikoa ezberdina da.
  • Bokal sudurkariak dituzten silaben aurreko silabako bokalak sudurkaritzat hautematen dira, / w, j / kontsonante soinuetako bat agertzen bada.
  • Askotan, estresatu gabeko alboko bi bokaletatik, bigarrena baztertu egiten da.
  • Bokal ez-tonikoak gorrak izan daitezke, edo bi lente oztopatzaileren artean saihets daitezke.

Kontsonanteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
KONTSONANTEAK Ezpainkariak Apikalak Hobikariak Belarrak
bakuna bustia bakuna bustia bakuna bustia bakuna bustia
Herskariak p t k
hasperenduak
presudurkariak
Sudurkariak m n
Igurzkariak ahoskabeak s ʃ j
ahostunak
Albokariak l ʎ
Hurbilkariak w
  • /m, p, β/ ezpainbikariak dira, eta /w/ ordea, ezpain-belarea.
  • /β/ oro har, igurzkaria da [β], baina beste interpretazio batzuk ere izan ditzake (adibidez, hurbilkaria, herskaria [b] edo afrikatua ). Litekeena da hitzen hasierako silaba estresatuen herskaria hautematea, eta hurbilkaria, berriz, sarriago agertzen da hasierakoa ez den silaba ez-estresatuetan.
  • /n, ts, s/ albokariak dira [n, ts, s]; /t/ berriz, horzkaria [t̪].
  • /ʂ–ʃ/ bereizketa apikal-laminal mota gisa deskriba daiteke.
  • /tʃ, ʃ/ sabaikari-albeolarrak dira, eta /j/, berriz, sabaikaria.
  • Bokal sudurkarien aurretik, /w, j/ nasalizatzen dira [w̃, j̃] eta sudurkari herskari bezala hauteman daitezke [ŋʷ, ɲ].
  • /w/ [w] bezala hautematen da /a, ã/ atzean duenean, /i, ĩ/ aurretik [ɥ], eta [ɰ] bezala /ɯ, ɯ̃/ aurretik. Ez da gertatzen /o, õ/ aurretik.
  • /ɻ/ oso soinu aldakorra da:
    • Bokal artean, hurbilkari [ɻ] bezala hautematen da, edo, batzuetan, frikatibo (ahula) [ʐ] bezala.
    • Batzuetan ɾ̠ bezala, batez ere postalbeolar dardaratien hasieran.

Gramatika eta sintaxia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shipibo-koniboa azken nukleoko hizkuntza sendoa da, hau da, sintagma batean haren nukleoa sintagma horren amaieran doa. Eta horren ondorioz, oinarrizko ordena nagusi bat aurkezten du Subjektua-objektua-aditza (euskararen moduan) eta postposizioak erabiltzen ditu preposizioen ordez. Izenaren osagarriak eta genitiboak osatzen duten izenaren aurretik doaz.

Shipibo-koniboak lerrokatze morfosintaktiko sendoa du, ergatiboa. Honek, ergatibotasun banandua duten beste hizkuntza pano batzuekin kontrastatzen du, non ergatiboaren markaketa sistema, eskuarki, izen arruntetara mugatzen den, baina izenordainek markaketa nominatibo-akusatiboko sistema bat erabiltzen duten.

Testu adibide bat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« Jatíbi joninra huetsa jonibaon yoiai nincáresti iqui, jahueraquibi jaconmai iamaquin; jainoash jahuen queena jacon jahuéquibo ati jahuequescamabi iqui, tsonbira amayamatima iqui. Jaticashbira jascara aresti jacon shinanya iti jahuequescamabi iqui, jahuequescarainoash picota joni inonbi. Huestiora huestiorabora jahuéqui ati shinanya iqui; jainshon onanribique jahueratoqui jacon iqui jainoash jaconma iqui ishon. Ja copira huetsa jonibires inonbi non jato jaconharesti iqui, non huetsabi non acai quescaaquin. »


Kultur adierazpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an “El Informativo descentralizado de Nacional Pucallpa” irratsaioarekin hasi ziren Radio Nacional de Pucallpa irratian. Irratsaioa Ucayaliko shipibo-konibo, yine, kakataibo, eta beste herri indigenei zuzenduta dago. Bertan haien problematika, kultura, ohitura eta identitateari buruzko berriak aurkezten dituzte shopibo-konibo hizkuntzan zein beste 16 jatorrizko hizkuntzatan eta irratian zein haien Facebook orrialdean egongo dira entzungai. [6]

Shipibo-koniboa eta Euskal Herria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peruko Karina Sullón Acostak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egin zuen Eleaniztasuna eta Hezkuntza Masterra, non euskararen kultura eta biziberritzeari buruz ikasi zuen. Masterrean Ines Garcia Azkoagarekin ikertu zuen Ucayaliko (Peru) eskola elebidunetako ikasleen hizkuntza gaitasunak testu idatzietan. Informazio gehiago Onomázein aldizkarian[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Resolución Directoral N.° 0337-2007-ED del 13 de setiembre de 2007 https://drive.google.com/file/d/0B_KWyVaW25MjMkpsN0RWNVZmZ28/view Noiz kontsultatua: 2020-09-22.
  2. Resolución Ministerial N.° 303-2015 MINEDU del 12 de junio de 2015 https://drive.google.com/file/d/0B_KWyVaW25MjbWpxVkJFelNmLWM/view Noiz kontsultatua: 2020-09-22.
  3. Base de Datos de Pueblos Indígenas u Originarios (BDPI).https://bdpi.cultura.gob.pe/index.php/pueblos/shipibo-konibo Noiz kontsultatua: 2020-09-22.
  4. Promotora española de lingüística (PROEL). http://www.proel.org/index.php?pagina=mundo/amerindia/ge_pano/panoan/shipibo Noiz kontsultatua: 2020-09-22.
  5. Valenzuela, P. M.; Márquez Pinedo, L. eta Maddieson, I. (2001). Shipibo. Journal of the International Phonetic Association, 31 (2): 281–285, doi: 10.1017/S0025100301002109
  6. Radio Nacionaleko berria https://www.radionacional.com.pe/informa/politica/irtp-emite-el-primer-programa-informativo-del-estado-en-shipibo-konibo?fbclid=IwAR1P_jJB9PoedidS27hCQ296gLRBdMwTfXeyThxjSvwuADgCagzl_FPlaYw Noiz kontsultatua: 2020-09-22.
  7. Garcia-Azkoaga, I. M. eta Sullón Costa, K. (2017). Capacidades lingüísticas shipibo-castellano en textos escritos por escolares bilingües de Ucayali (Perú). ONOMÁZEIN – Número especial Las lenguas amerindias en Iberoamérica: retos para el siglo XXI, 153-170. DOI: 10.7764/onomazein.amerindias.09 https://web.archive.org/web/20201001221757/http://onomazein.letras.uc.cl/Articulos/Nespecial-Amerindias/AM09-GarciaSullon.pdf Noiz kontsultatua: 2020-09-22.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]