Sherlock Holmes (1984ko telesaila)
Sherlock Holmes (1984ko telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Sherlock Holmes |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Sasoi kopurua | 4 |
Atalak | 41 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | detective television series (en) , telebista drama eta Sherlock Holmes television program (en) |
Iraupena | 51 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | canon of Sherlock Holmes (en) |
Antzezlea(k) | |
Jeremy Brett (Sherlock Holmes) David Burke (Watson Doktorea) Edward Hardwicke (Watson Doktorea) Colin Jeavons (Lestrade inspektorea) Eric Porter (James Moriarty) Rosalie Williams (en) (Mrs. Hudson (en) ) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Patrick Gowers (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ITV |
Hasiera-data | 1984ko apirilaren 24a |
Amaiera-data | 1994ko apirilaren 11 |
Sherlock Holmes edota The Adventures of Sherlock Holmes Erresuma Batuko detektibe telesail bat da. Michael Cox ekoizleak sortu zuen eta Arthur Conan Doyle idazlearen Sherlock Holmes detektibearen abenturetan oinarritua dago. 1984ko apirilaren 24etik 1994ko apirilaren 11ra ITV katean aireratu zen.
Euskal Herrian ETB2 katean gaztelaniaz eta 1990eko hamarkadan zehar aireratu zen.
Telesaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai guztietako Sherlock Holmesen telesail goraipatuenetako bat da, eleberrien irakurle eta zaletu askorentzat onena, aktoreek liburuetako pertsonaiak zinezkotasun handienaz antzeztu eta Viktoriar Aroa hobekien girotu omen zuen telesaila dela iritzi baidute. Jeremy Brett aktoreak telesail honetako Sherlock Holmesen papera antzezteko pisua galdu, eskuineko eskuarekin gauzak egiten ikasi (berez ezkertiarra baitzen) eta pipaz erretzen ikasi zuen, bestalde pertsonaiari esku keinu xelebreak eta bapateko barre motz eta bortitza gehitu zizkion. Literatur pertsonaiak eta aktoreak bat egiten zuten izaeraren zenbait ezaugarri ere bazituzten, adibidez izaera obsesiboa eta depresiorako joera izatearena, ondorioz energia eta bizitasun mental handiko aldiak izatetik erabateko letargia eta aktibotasun ezara pasatzerako aldarteak ekartzen zizkion.
1990eko hamarkadan jada, eleberriekiko zenbait lizentzia hartu zituen, adibidez, "The Devil's Foot" ("Deabruaren Oina") atalean Sherlock Holmesek bere kokaina zaletasuna utzi zuen (aldiz, eleberrietan bere droga menpekotasuna ez zuen inoiz utzi izan), nagusiki telesaila haur eta nerabeek ikusten zutela eta komenigarria ez zelakoan.
2014ean "Sherlock Holmes Handiena" delako lehiaketan Jeremy Brett aktoreak bozka gehien lortu zituen, detektibe ospetsua antzeztu zuten beste hainbat aktore ospetsu eta bikain gaindituz, tartean Basil Rathbone, Robert Downey Jr., Benedict Cumberbatch eta Rupert Everett.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jeremy Brett: Sherlock Holmes (1984-1994)
- David Burke: John H. Watson doktorea (1984-1985)
- Edward Hardwicke: John H. Watson doktorea (1986-1994)
- Rosalie Williams: Hudson andrea (1984-1994)
- Colin Jeavons: Lestrade inspektorea (1984-1992)
- Eric Porter: Moriarty irakaslea (1985, 1986, 1988, 1993)
- Charles Gray: Mycroft Holmes (1985, 1988, 1994)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jeremy Brettek antzeztutako telesailak
- David Burkek antzeztutako telesailak
- Edward Hardwickek antzeztutako telesailak
- Colin Jeavonsek antzeztutako telesailak
- Eric Porterrek antzeztutako telesailak
- Sherlock Holmesi buruzko telesailak
- XIX. mendean girotutako telesailak
- ITVko telesailak
- Euskal Telebistan emititutako telesailak
- Erresuma Batuko telesailak
- Ingelesez egindako telesailak