[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Shar Pei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shar Pei
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
JatorriaTxinako Herri Errepublika
Altuera
44 cm gutxienekoa
: 51 cm gehienez
Katalogo kodea309
10 aste dituzten Shar Pei kumeak, beren zimur tipikoekin.

Shar Pei txakurra jatorriz Txinako hegoaldetik datorren txakur-arraza da. Txakurkume direnean larruazalean dituzten zimurrengatik da ezaguna beren estetika.

Historian 206. urteko lekukotzak dira txakur hau deskribatzen dutenak.[1] Han dinastiaren sinboloa ere izan zen animalia.[2]

Hasieran, hilobien zaindari gisa erabili zuten; ondoren, defentsa-txakur gisa , txakur-borroketan, eta, azkenik, maskota gisa. 1960ko hamarkadan, desagertzear egon zen, Txinako Herri Errepublikako gobernuak konpainiako animaliak burgesiaren ikurtzat jo ondoren.

Kumeak direnean, zimur asko izaten dituzte, baina hazi ahala, zimur horiek gutxitu egiten dira, azala luzatzen eta leuntzen joaten baita. Hala, ohikoena eta kanonikoentzat jotzen dena da buruan eta lepoan zimurrak izatea, eta bizkar isatseraki norabidean, larruan zimur gutxiago izatea, ia desagertu arte.

Ehizatzeko eta zaintzeko txakurra, molosoideen artekoa da, eta NFZk bere 2. taldean du sailkatua[3].

Oso lagunkoia izan ohi da eta etxeko zaindari ona.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Shar pei» artikulutik itzulia izan da, 2022-10-21 data duen 146783595 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-10-21 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «https://twitter.com/raeinforma/status/1413375517961633792» Twitter.
  2. «El Shar pei» El perro Shar pei.
  3. «SHAR PEI» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]