[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Serbiako Boluntarioen Guardia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serbiako Boluntarioen Guardiaren bandera.

Serbiako Boluntarioen Guardia (serbieraz Српска добровољачка гарда, Srpska dobrovoljačka garda) askoz ere ezagunagoak Arkanen Tigreak izenaz (serbieraz Арканови Тигрови ,Arkanovi Tigrov) Serbiako paramilitarren unitate bat izan zen. Željko Ražnatović Arkan paramilitar buruzagiak sortu eta gidatu zuen, Kroazia (1991–1992), Bosnia eta Herzegovina (1992–1995) eta Kosovoko Gerran (1998–1999) borrokatu zelarik.

Serbiar talde paramilitar ultranazionalista hau 1990eko urriaren 11an Belgradoko Izar Gorri futbol taldeko Delije Sever ultra taldeko 20 boluntariok sortu zuten. Ustez, 10.000 kide izatera ailegatu zen.

Aipatutako gerretan ikaragarrizko sarraski, hilketa, bortxaketa eta izugarrikeriak burutzearen ondorioz oso ospe txarra eta jende askoren gorrotoa bereganatu zuten, gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak gauzatzea leporatu izan zaielarik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]