Salbatore eliza (Fruiz)
Salbatore eliza (Fruiz) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Fruiz |
Koordenatuak | 43°19′53″N 2°46′56″W / 43.33132982°N 2.78225455°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Jesus Nazaretekoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Salbatore eliza Bizkaiko Fruiz herriko eliza nagusia da. Jatorri erromanikoa du nahiz eta, historian, aldaketa ugari ezagutu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromanikoaren garaian sortua da, baina nabeetako batzuk eta atzealdeko dorrea XVI. mendean eraikiak dira; dorrea Bizkaiko Errenazimenduko interesgarrienetakoa da. Horrez gain, sakristiako absidearen zatietako bat XVIII. mendean eraiki zen. Mende hartan, 1731. urtean alegia, M. Larreak nabea handitu zuen. Hegoaldeko portada 1200. urte ingurukoa da eta Mungiako Zumetxagako San Migelen eta Galdakaoko Andra Mariaren parrokietako portaden antza dauka. Beraz, XVIII. mendeko eraikin barrokoa da.[1]
Pascual Madozen Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar lan monumentalean, eliza hau aipatu zen.[2]
San Salbatore eliza eta horren inguruko nekropolia babesturik daude, duten balio artistiko eta historiko handia dela eta.